Alaves
Lasesarren
AGENTZIAK | EREDAKZIOA
Lasesarreko futbol-zelaiak hartuko ditu 45 minutuko hiru neurketak.
Wakaso eta Unai Lopez, aurten San Mamesen jokatutako derbian. Argazkia: EFE
Urriaren 10ean, Lasesarre futbol-zelaiak Alaves, Athletic eta Barakaldo taldeen arteko lagunartekoa hartuko du. Hiru partidaz osatutako torneoa jokatuko dute, eta partida bakoitzak 45 minutu iraungo du.
Adiskidantzazko neurketa horiek erritmorik ez galtzeko baliatuko dituzte lehen mailako bi taldeek, selekzioek nazioarteko neurketak jokatzen dituzten bitartean.
Torneo horren aurretik, babazorroek Valentziaren aurka jokatuko dute larunbat honetan, etxetik kanpo. Biharamunean, bilbotarrak Balaidosera joango dira Celtaren kontra aritzeko, Ligako 8. jardunaldiari dagokion neurketan.
Ligako norgehiagoka horien ostean, urriaren 20ra arte ez dute partida ofizialik jokatuko.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa