Alaves
0-0
Erredakzioa
Arabako taldeak golik gabe berdindu du Bartzelonako taldearen kontra. Diego Lopez atezainak eragotzi du Alavesen garaipena, gelditu bikainak eginda.
Tomas Pina eta Didac Vila, Alaves-Espanyol partidan. Argazkia: EFE
Alavesek golik gabe (0-0) berdindu du Espanyolen aurka Mendizorrotzan jokatu duen Ligako bigarren jardunaldiko partida. Honenbestez, Arabako taldeak lau eskuratu ditu bi jardunalditan.
Lehen zatian ia ez da gol aukera argirik egon, eta oso parekatua izan da. Bigarren zatian gehiago ireki da norgehiagoka, baina bi taldeei kosta egin zaie abaguneak sortzea. Azken txanpan, talde gasteiztarrak aurkera onak izan ditu, baina Diego Lopez atezainak eragotzi egin du babazorroen garaipena, Borja Sainzen eta Ruben Duarteren erremateei erantzun bikainak emanda.
Fitxa teknikoa:
0 - Alaves: Pacheco; Aguirregabiria, Ely, Duarte, Marin; Vidal, Tomas Pina, Manu Garcia (Joselu, 55. min), Wakaso, Rioja (Borja Sainz, 68. min); eta Lucas Perez (82. min).
0 - Espanyol: Diego Lopez; Corchia (Javi Lopez, 90. min), Naldo, Calero, Didac; Victor Sanchez, Roca, Darder; Melendo (Wu Lei, 72. min), Vargas eta Campuzano (Ferreyra, 81. min).
Epailea: Prieto Iglesias. Txartel horiak atera dizkie, Pina (7. min), Wakaso (40. min) eta Vidal (83. min) Alaveseko jokalariei, eta Didac (55. min) Espanyoleko futbolariari.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa