18:17

Alaves

Adierazpenak

Guidettik Abelardo kritikatu du eta pozik da ez duelako Alaves zuzentzen jarraituko

Erredakzioa

'Abelardorekin ez neukan harremanik, frustragarria zen niretzat', adierazi du Alaveseko aurrelari suediarrak 'Expressen' egunkariari eskainitako elkarrizketan.

  • John Guidetti. Argazkia: EiTB

    John Guidetti, Alaveseko jokalaria. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

John Guidetti Alaveseko aurrelariak Abelardo kritikatu du. Gainera, adierazi du, poztu egin zela entrenatzaile asturiarrak taldea zuzentzen ez zuela jarraituko jakin zuenean. Expressen egunkariak bildu ditu jokalari suediarraren adierazpenak.

"Abelardorekin ez nuen harremanik, frustragarria izan zen niretzat. Aukerak eman zizkidanean ondo baliatu nituen, baina urte guztian ez nuen ia ezer jokatu. Gauza arraroak gertatu ziren, nahiz eta klubak zein taldekideek babes handia eskaini zidaten", esan du Suediako selekzioaren kontzentrazioan den aurrelariak. "Ez duela jarraituko jakin nuenean, poztu egin nintzen", gaineratu du.

Jokalari suediarrak esan duenez, Alavesen ez jarraitzea ere pentsatu zuen. Alaveseko taldekideen eta Espainiako Ligaren maila handiak goraipatu ditu: "Badakit oso zaila dela Alavesen jokatzea, oso futbolari onak daudelako. Liga bikain baten jokatzea erabaki dut, onenekin lehiatu ahal izateko. Munduko liga onenetakoa da Espainiakoa".

Guidettik bi gol sartu ditu Alavesekin 2018-2019 denboraldian, eta pozik da Suediako selekzioarekin Maltaren eta Espainiaren aurkako partidetarako deialdian dagoelako, aurreko deialditik at geratu baitzen.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    05 12:00 - 14:00 PALA | Emakumezkoen Larruzko Pilotako VI Bizkaia Paleta Txapelketa (Finala): Irazustabarrena-Galdos vs N. Martin-Gorostiaga
    05 12:45 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bigarren etapa
    05 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Ezkurdia
    06 23:15 - 00:15 AREA TXIKIA | Eibar vs Amorebieta partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena