23:19

Alaves

0-4

Alavesek jipoia jaso du Atletico Madrilen aurka

Erredakzioa

Arabako taldeak 0 eta 4 galdu du Mendizorrotzan jokatu duen Ligako 29. jardunaldiko partida. Saul, Diego Costa, Morata eta Thomas izan dira golegileak.

  • Alaves - Atletico Madril. Argazkia: EFE

    Guidetti eta Juanfran, Alaves - Atletico madril partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek porrota jaso du Atletico Madrilen aurka (0-4) Ligako 29. jardunaldiko partidan. Talde koltxoneroa nagusi izan da hasieratik amaieraraino eta ez dio aukerarik eman Arabako taldeari.

Erritmo biziarekin hasi da norgehiagoka, bi taldeak erasokor zelairatu baitira. Neurketako lehen abagunea Atletico Madrilek izan du laugarren minutuan, Pacheco atezainak Sauli geratu dion jaurtiketaren bitartez. Minutu bat beranduago, Saulek berak sartu du 0-1ekoa. Ximo Navarrok baloia galdu du, Griezmannek jaso, pasea eman dio Sauli, eta honek ez du barkatu Pachecoren ate aurrean.

Maldan gora jarri zaio partida Arabako taldeari, eta, erreakzionatu orduko, Atleticok bigarren gola sartu du Diego Costaren bitartez (0-2), 11. minutuan. Aurrelari koltxoneroak jaurtiketa ikusgarria egin du area kanpotik, eta baloia sare barrura bidali du.

Bigarren gola jaso ostean, saiatu da Alaves aldeak murrizten. Hala ere, Abelardok zuzentzen duen taldeari asko kosta zaio abagune argiak sortzea. Brasanacek izan du gol aukera onena 23. minutuan, baina haren jaurtiketa kanpora joan da, baloiak Gimenezengan jo ondoren. Duarte ere saiatu da, baina jaurtiketa kanpora bota du. Neurketako 30. minutuan, Saulek atepetik atera du Pinaren errematea, eta Alavesen gola eragotzi du. Atsedenaldira iritsi aurretik, Jonyk izan du aldeak murrizteko aukera, baina ez du Oblak atezainaren aurrean asmatu, jokaldi ona egin ostean.

Bigarren zatian, bizitasuna eman nahi izan dio neurketari Alavesek. Atletico Madrilek, ordea, erritmo lasaiagoarekin jokatzea izan du helburu. Jony saiatu da koltxoneroen defentsa arazoetan jartzen, baina Alavesek ez du bere eguna izan. Partida erabakita utzi du talde bisitariak, Moratak 0-3koa sartu duenean, 59. minutuan. Alaveseko defentsa-lerroa aurreratuta egon da, eta horretaz baliatu da Morata, Pachecoren aurrean bakarrik geratzeko, eta baloia sare barrura bidaltzeko.

Hirugarren gola hartu ostean, aldeak murriztea izan du helburu Arabako taldeak. John Guidettik izan du gola sartzeko aukera bat, baina Oblak atezainak ondo geratu du suediarraren jaurtiketa. Atletico Madrilen erantzuna 69. minutuan etorri da, Pacheco atezainak Griezmannen gola eragotzi duenean.

Azken txanpan Patrick Twumasi zelairatu du Abelardok, eta Ghanako jokalariak bizitasuna eman dio Alavesen jokoari. Hala ere, talde gasteiztarrak ez du bere egun onena eduki, eta ezin izan du golik sartu. Atletico Madrilek, ordea, garaipena biribildu du 89. minutuan, Thomas Parteyk sartu duen gol ikusgarriaren bitartez (0-4).

Fitxa teknikoa:

0 - Alaves: Pacheco; Navarro, Ely, Laguardia, Duarte; Tomas Pina (Wakaso, 68. min), Darko (Inui, m.57), Manu; Jony, Guidetti eta Calleri (Twumasi, 73. min).

4 - Atletico Madril: Oblak; Juanfran, Gimenez, Godin, Filipe Luis; Koke, Thomas, Saul; Morata (Kalinic, 62. min), Griezmann (Correa, 76. min) eta Diego Costa (Lemar, 46. min).

Golak: 0-1, 5. min: Saul. 0-2, 11. min: Costa. 0-3, 59. min: Morata. 0-4, 84. min: Thomas.

Epailea: Melero Lopez. Txartel horiak atera dizkie Alaveseko Pina (49. min) eta Manu Garcia (56. min) jokalariei, baita Atletico Madrileko futbolariak diren Lemarri (54. min) eta Juanfrani (88. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena