Alaves
KONTRATU-LUZATZEA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bere aurreko kontratuak 2020ko ekainera arte irauten zuen.
Sergio Fernandez. Argazkia: @alaves
Sergio Fernandezek Alaveseko kirol-zuzendaria izaten jarraituko du 2023ra arte. Hala jakinarazi du talde gasteiztarrak asteazken honetan, klubak eta teknikariak euren arteko lotura luzatzea adostu eta gero.
43 urte dituen leondarra 2016. urtean iritsi zen Gasteizera, Eibarretik. Talde armaginean idazkari tekniko lanak egin zituen 2015/16 denboraldian zehar.
Fernadezekin batera honako beste izen hauek ere heldu ziren Alavesera: Mauricio Pellegrino, Ibai Gomez, Theo Hernandez edota Marcos Llorente, azken bi horiek utzita.
Talde babazorroaren kirol-zuzendaritzaren ardura hartu zuen lehendabiziko urtean, Errege Kopako finalera sailkatzea lortu zuen Alavesek bere historian lehen aldiz, nahiz eta ezin izan zuen Bartzelona gainditu.
Gasteizko taldeak bigarren denboraldiari arazoekin ekin bazion ere, Abelardo Fernandez entrenatzailearen fitxaketak taldearen ibilbidea zuzendu eta mailari eustea lortu zuen. Aurtengo denboraldian, lorpen bera gauzatu dute dagoeneko gasteiztarrek; are gehiago, datorren urtean Europan aritzeko eskubidea lortzeko borrokan murgilduta dago taldea.
Kirol-zuzendariak 2020ko ekainera arte zeukan sinatuta kontratua, baina hiru urte gehiagoz jarraituko du bere zereginetan.
Hurrengo zuzenekoak
26 | 20:45 - 22:45 | ESKUBALOIA | EHF: Bidasoa Irun vs Ystads IF HF |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa