Alaves
Puntu banaketa
Agentziak | Erredakzioa
Gasteiztarrek eta Celtak partida lehiatua jokatu dute baina gol aukera argirik sortu gabe.
Navarro eta Jensen, partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.
Alavesek eta Celta hutsean amaitu dute Mendizorrotzan jokatutako Liga partida. Aukera gutxi eta joko gutxiago izan da Mendizorrotzan, eta, ondorioz, puntu bana eraman dute.
Lehen 25 minutuetan ez da aukerarik izan, Guillermo Maripan Ruben Blanco buruz egindako erremate batez gainditzear izan den arte. Baloia gutxigatik atera da kanpora.
Baina arabarren aukerarik argiena Manu Garcia kapitainak izan du, 37. minutuan. Galiziarren defentsak egindako aldaratzea hartu eta area txikian errematea egin du, buruarekin, baina baloia gora joan zaio.
Alavesek hobera egin du bigarren zatian, eta Manu Garciak beste aukera bat izan du, baina bere errematea Celtako atezainak harrapatu du.
Gasteiztarrak Celta baino gehiago izan dira neurketa orekatzen hasi den arte. Celtak aurrera pausoa eman du eta gehiagotan hurbildu da Pachecorean area ingurura.
Gola, baliorik gabe
Azken minutuetan, VAR laguntzaile teknikoak baliorik gabe utzi du Maxi Gomez uruguaiarrak egindako gola. Celtako jokalaria jokoz kanpo egin da, nabarmen.
Azkenean, golik gabeko berdinketa Mendizorrotzan; puntu bana Alaves eta Celtarentzat.
Fitxa teknikoa
0 - Alaves: Pacheco; Navarro, Laguardia, Maripán, Duarte; Brasanac (Wakaso, 74. min), Tomás Pina, Manu García; Inui (Rolan, 74. min), Calleri (Bastón, 80.min) eta Jony.
0 - Celta: Rubén; Hugo Mallo, D. Costas, Araújo, Hoedt, Juncá; Okay (F.Beltrán, 63. min), Lobotka, Jensen (Boufal, 67. min); Brais (Jozabed, 92. min) eta Maxi Gómez.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa