Alaves
Aurkezpen ofiziala
Agentziak | Erredakzioa
"Helburua sailkapenean ahalik eta goren egotea da, eta nik taldeari hori lortzen lagundu nahi diot", esan du japoniarrak.
Takashi Inui, Mendizorrotzan. Argazkia: Efe.
Takashi Inuiren aurkezpen ofiziala egin du ostegun honetan Alavesek. Inui da talde arabarrean jokatuko duen lehen asiarra. Alavesek eta Betisek akordioa egin zuten Inuik Gasteizen jokatzeko.
Gaur arte ez da Alavesen sortaldeko jokalaririk aritu, John Aloisi australiarra izan ezik. Aloisik 2005 eta 2007 artean jokatu zuen Alavesen, eta 16 gol egin zituen 60 partidatan.
Aurkezpenean Japoniako hedabideetako kazetari ugari izan dira, eta Inuik Alaveseko jokalarien artean dagoen giro ona azpimarratu du, "Eibarren zegoenaren oso antzekoa". Inuik hiru denboraldi eman zituen armaginekin.
Euskaraz hasi du prentsaurrekoa
"Arratsalde on", esan du Inuik, euskaraz, aurkezpenaren hasieran. Ondoren, jokalariak Alavesera etortzeagatik "pozik eta gustura" dagoela adierazi du, proiektuak asko erakartzen duelako, "taldearen sailkapena" zein den ikusita. "Ekarpen ugari" egiteko prest agertu da gainera.
"Helburua sailkapenean ahalik eta goren egotea da, eta horretan lagundu nahi dut, gauzatzeko moduko helburua dela uste dudalako", gaineratu du japoniarrak.
¿ @takashi73784537: "Tengo muchas ganas de jugar en #Mendizorrotza ¿".
— Deportivo Alavés (@Alaves) 7 de febrero de 2019
¿ https://t.co/i6RAyDO39I#InuiAlbiazul #GoazenGlorioso ¿¿¿ pic.twitter.com/nwmKxHBOCH
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa