Alaves
Igandean, 18:30ean
Erredakzioa
Arabako taldeak Mendizorrotzan jokatuko du igandean, 18:30ean. Fernando Pacheco jokatzeko prest dago.
Alaveseko jokalariak Manu Garciak Real Madrili sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE
Alavesek Vila-real izango du aurkari igandean, 18:30ean, Mendizorrotzan. Arabako taldea hirugarren da Santander Ligako sailkapenean. Garaipena lortuz gero, eta Bartzelonak Real Madrili Klasikoa irabazten ez badio, liderra izango da talde babazorroa.
Urte erdi darama Alavesek Mendizorrotzan porrotik jaso gabe. Abelardo entrenatzaileak lesionatuta dauden Rodrigo Elyren eta Adrian Marinen bajak izango ditu, baina min hartuta ibili den Fernando Pacheco atezaina jokatzeko prest dago. Pachecorekin batera egongo dira hamaikakoan; Laguardia, Maripan, Ximo Navarro eta Ruben Duarte defentsako lerroan, Brasanac, Wakaso, Tomas Pina, Ibai Gomez eta Jony zelai erdian, eta aurrealdean Callerik jokatuko du.
Vila-realek ez dio ondo ekin Ligari, baina ostegunean 5-0 irabazi zion Rapid Vienari Europa Ligan. Javi Calleja entrenatzaileak Bruno Soriano, Carlos Bacca, Victor Ruiz eta Javi Fuego jokalarien bajak izango ditu.
Ustezko hamaikakoak:
Alaves: Pacheco; Ximo Navarro, Laguardia, Maripan, Duarte; Wakaso, Brasanac, Tomás Pina; Ibai Gomez, Jony, Calleri.
Vila-real: Asenjo; Mario, Alvaro, Funes Mori, Jaume Costa; Caseres, Manu Trigueros; Cazorla, Fornals, Pedraza; Gerard Moreno.
Epailea: Guillermo Cuadra Fernandez.
Zelaia: Mendizorrotza.
Ordua: 18.30ean.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa