18:04

Alaves

0-4

Alavesek garaipen erosoa lortu eta Las Palmas Bigarren Mailara bidali du

eitb.eus

Arabako taldeak 0-4 irabazi du Kanaria Handia estadioan eta mailari eutsi dio matematikoki. Munir (2), Medran eta Sobrino izan dira golegileak.

  • Munir, Las Palmas-Alaves. Argazkia: EFE

    Munir, Las Palmasi sartu dizkion bi goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek 0-4 irabazi dio Las Palmasi Ligako 34. jardunaldiko partida eta garaipen honi esker mailari eustea lortu du Arabako taldeak, denboraldia amaitzeko lau jardunaldi falta direnean. Las Palmas, aldiz, matematikoki jaitsi da Bigarren Mailara.

Lehen zatia lehiatua izan da, baina abagune oso gutxikoa. Bi taldeek nahiko kaskar jokatu dute, eta horren ondorioz, golik gabe amaitu dira lehen 45 minutuak. Neurketako 6. minutuan gola sartzeko aukera izan du Arabako taldeak, baina Sobrinoren jaurtiketa kanpora joan da aurkari batengan jo ostean. Neurketako 28. minutuan etorri da Las Palmasen erantzuna, baina Pacheco atezainak talde kanariarren gola eragotzi du Javi Castellanoren jaurtiketa geldituta.

Bigarren zatia biziagoa izan da, eta lehen zatia baino abagune gehiagokoa. Norgehiagokako 51. minutuan Eteboren falta jaurtiketak langa jo du, eta hurrengo jokaldian, 52. minutuan, Munirrek 0-1ekoa egin du Alavesentzat. Wakasok ondo erdiratu eta Munirrek buruz errematatuta sartu du gola. Lehen gola sartu ostean, erabat nagusi izan da Alaves. Las Palmas saiatu da berdinketa lortzen, baina ez du abagune argirik sortu. Alavesek bigarren gola sartu du 73. minutuan eta Munir izan da golegilea (0-2). Bigarren golarekin erabakita utzi du partida Alavesek eta Medranek 0-3koa sartu du, 79. minutuan. Partida horrela amaituko zela ematen zuen, baina 91. minutuan Ruben Sobrinok 0-4koa sartu eta Alavesen garaipena biribildu du.

Fitxa teknikoa:

0 - Las Palmas: Raul Lizoain; David Simon, David García, Galvez, Aguirregaray (Nacho Gil, m.46); Javi Castellano; Ezekiel (Hernán Toledo, m.71), Vicente Gomez, Etebo, Halilovic (Jairo, m.46); eta Calleri.

4 - Alaves: Pacheco; Martin, Alexis, Ely, Duarte; Ibai Gomez (Pedraza, m.68), Pina, Manu García, Wakaso (Guidetti, m.68); Sobrino eta Munir (Medran, m.74).

Golak: 0-1, m.51: Munir. 0-2, m.73: Munir. 0-3, m.79: Medran. 0-4, m.91: Sobrino.

Epailea: Mario Melero Lopez.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena