Alaves
iGANDEAN, 18:30EAN
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Anoetako zelaiak har ditzakeen zaleen kopurua murriztu egin da bertan egiten ari diren eraberritze obrengatik.
Lehenengo itzulian Reala nagusitu zen Mendizorrotzan (0-2). Argazkia: EFE
Alaveseko jarraitzaileek arazoak izango dituzte igandean (18:30ean), Donostian, jokatuko den euskal derbia ikustera joatea; izan ere, Anoeta eraberritzeko lanek eragotzi egingo dute Realak Alavesi sarrerarik bidali ahal izatea.
Talde gasteiztarrak astearte honetan jakitera eman duenez, zale babazorroek ezin izango dute Ligako 27. jardunaldiaren barruan donostiarren eta gasteiztarren artean jokatuko den partida horretarako txartelik eskuratu.
Aipatu legez, Anoetako futbol-zelaia birmoldatzeko obrak egiten ari da Reala, eta horren poderioz, gipuzkoarren zelaiak har ditzakeen zaleen kopurua murriztu egin da.
Horrenbestez, Realak bere salmentaguneetan salgai jarriko dituen sarreretakoren bat eskuratzea izango da Alaveseko jarraitzaileek izan dezaketen aukera bakarra bi euskal taldeen arteko lehia horretaz bertatik bertara gozatzeko.
Itxura guztien arabera, Anoetak giro polita bizi daiteke sailkapenaren erdialdean kokatuta dauden bi taldeen artean. Lehenengo itzuliko lehian donostiarrak nagusitu ziren arabarren etxean 0-2ko emaitzarekin. Mikel Oyarzabal eta Aritz Elustondo izan ziren orduko hartan golegileak.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa