Alaves
1-0
Erredakzioa
Arabako taldeak 1-0 irabazi du Mendizorrotzan eta jaitsiera postuetan den Deportivok baino bi puntu gehiago ditu Ligako sailkapenean. Manu Garciak sartu du partidako gol bakarra.
Alaves-Sevilla (1-0). Argazkia: EFE
Alavesek garaipen garrantzitsua lortu du Sevillaren aurka (1-0) Mendizorrotzan eta Ligako lehen itzulia jaitsiera postuetatik at amaitu du Arabako taldeak. Jaitsiera postuetan den Deportivok (16 puntu) baino bi puntu gehiago ditu Alavesek.
Partidari hobeto ekin dio Sevillak eta Montellak zuzentzen duen taldeak izan du lehen abagunea, 3. minutuan; Pacheco atezainak, ordea, erantzun ona eman dio Banegaren jaurtiketari. Lehen minutuetan talde bisitaria egin da baloiaren jabe, baina ez du estuasunetan jarri Alavesen defentsa. Arabako taldeak aurrerapausoa eman du lehen ordu laurdena pasata, baina ez du gola sartzeko aukera argirik eduki. Neurketako 37. minutuan Pacheco atezainak ondo gelditu du Geisen jaurtiketa eta atsedenaldira iritsi orduko, 43. minutuan, Alavesek bere lehen abagunea izan du: Pedrazak jokaldi bikaina egin eta Guidettiren jaurtiketa kanpora joan da, desbideratuta.
Atsedenaldiaren ostean, norgehiagoka maldan behera jarri zaio Alavesi, gola sartu baitu 52. minutuan; korner baten ostean aldaratzea Munirri iritsi zaio, baloia arean jarri eta Manu Garciak gola sartu du erremate bikaina eginda (1-0). Sevillari min egin dio gola hartzeak, baina berdinketa lortzetik gertu egon da 62. minutuan Nolitok zortez egindako errematea oso gutxagatik kanpora joan denean. Lau minutu beranduago, Guidettik kanpora bidali du jaurtiketa, gehiegi gurutzatuta. Partidako azken txanpan erasora jo du Sevillak berdinketaren bila eta 81. minutuan abagune argia izan du; Nolitoren errematea, ordea, zutoina urratuta kanpora joan da. Bi m inutu beranduago, jokalari bat gutxiagorekin geratu da Alaves, Duartek bigarren txartel horia ikusi baitu area kanpoan egin duen falta baten ondorioz eta egotzia izan da. Falta arriskutsua izan da, eta Ben Yedderrek ez du gola sartu, gutxigatik. Azken minutuetan Sevillak erasora jo du itsu-itsuan, baina Andaluziako taldeko aurrelariek ez dute ate aurrean asmatu eta Alavesek eskuratu ditu hiru puntuak (1-0).
Fitxa teknikoa:
1 - Alaves: Pacheco; Martin Aguirregabiria, Ely, Laguardia, Duarte; Ibai (Sobrino, min. 89), Manu Garcia, Pina, Pedraza; Munir (Wakaso min. 84) eta Guidetti (Hernan Perez, min. 74).
0 - Sevilla: Sergio Rico; Mercado (Corchia, min. 84), Kjaer, Lenglet, Carole; Geis (Sarabia, min. 61), Pizarro; Jesus Navas (Muriel, min. 73), Banega, Nolito; eta Ben Yedder.
Gola: 1-0, M.51: Manu Garcia.
Epailea: Sanchez Martinez. Duarte egotzi du partidako 83. minutuan, bigarren txartel horia erakutsita.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa