19:24

Alaves

1-1

Alavesek puntu bat eskuratu du Las Palmasen aurka

Erredakzioa

Partida berdinduta amaitu da. Boatengek aurretik jarri du Kanarietako taldea, baina Ibaik markagailuan berdinketa jarri duen gola sartu du bigarren zatian.

  • Las Palmas-Alaves. Argazkia: EFE

    Roque Mesa eta Camarasa, Las Palmas-Alaves partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek eta Las Palmasek 1-1 bukatu dute Kanaria Handian jokatutako partida, eta puntu bana lortu dute. Ondorioz, Arabako taldea LaLigako sailkapeneko 11. postuan dago, 44 punturekin, eta Las Palmasek maila ez galtzeko behar zuen puntua lortu du, 39 puntu baititu jada.

Lehen zatian, abagune gutxi izan dira. Las Palmas erasokor zelairatu da, eta Jesek izan ditu bi aukera lehen minutuetan, baina ez du asmatu Pacheco atezainaren aurrean. Alavesek Ibai Gomezek egindako jaurtiketa baten bitartez sortu du arriskua aurkariaren ate aurrean. Atsedenaldira golik gabe iritsiko zirela ematen zuen, baina Keving-Prince Boatengek 1-0ekoa sartu du 43. minutuan, pase luze bat jaso eta baloia Pacheco atezainaren gainetik loratuta.

Bigarren zatiaren hasieran, Camarasak izan du neurketa berdintzeko abagunea. Buruz errematatzeko prest zegoenean, Dani Castellano aurreratu egin zaio, eta baloia kornerrera bidali du. Erasokorrago zelairatzeak mesede egin dio Alavesi, eta Ibai Gomezek neurketa berdindu du (1-1) 60. minutuan, jaurtiketa gurutzatu baten bitartez. Azken ordu laurdenean, Arabako taldeak bigarren gola sartzeko abagune batzuk izan ditu: 79. minutuan, Deyverson gutxigatik ez da iritsi Romeroren pasea errematatzera, eta 82. minutuan, Romero bakarrik geratu da Lizoainen aurrean, eta atezainak gola eragotzi du buruz burukoa irabazita. Las Palmasek jokalari bat gutxiagorekin jokatu ditu azken minutuak, Livajak txartel gorria ikusi baitu 86. minutuan. Hala ere, Pellegrinok zuzentzen duen taldea ez da bigarren gola egiteko gai izan, eta partida berdinduta amaitu da (1-1).

Fitxa teknikoa:

1. UD Las Palmas: Raul Lizoain; Michel Macedo, David Garcia, Bigas, Dani Castellano; Montoro; Halilovic (Benito Ramírez, 77. min), Roque Mesa, Tana (Hernan Santana, 72. min), Jese; eta Prince Boateng (Livaja, 83. min).

1. Deportivo Alaves: Pacheco; Kiko Femenía, Laguardia (Ely, 14. min), Feddal, Theo; Marcos Llorente, Manu Garcia; Toquero (Romero, 58. min), Camarasa (Sobrino, 85. min), Ibai; eta Deyverson.

Golak: 1-0, 44. min: Prince Boateng. 1-1, 61. min: Ibai.

Epailea: Jose Luis Munuera Montero.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:20 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena