16:17

Alaves

EA Sports Liga

Alavesek porrota jaso du Celtaren aurka etxean (0-1)

L. U. | EITB

Chacho Coudeten taldearen bigarren porrota izan da Mendizorrotzan. Iago Aspas Vigoko kapitainak sartu du partidako gol bakarra, penaltiz.

  • Alavés VS. Celta Foto: EFE

    Alavés VS. Celta Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek 0-1 galdu du Celtaren aurka, larunbat honetan, Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 13. jardunaldiko partida. Ate aurrean jaurtiketa bakarra izan duen lehen zati aspergarriaren ondoren, Iago Aspasek erabakita utzi du norgehiagoka, berak sartu duen penalti bati esker.

Partidaren lehen minutuetan, bi taldeak euren jokoa inposatzen saiatu dira, baina zehaztasuna falta izan dute azken metroetan.

Alaves hegaletatik saiatu da erasoak egiten, batez ere eskuinetik, eta hortik abiatu ditu eraso gehienak, baina defentsa oso ondo kokatuta aurkitu du. Babazorroek ezin izan dute Celtak ezarritako erritmoa hautsi.

Lehen zatia grisa izan da, eta erremate bakarra egon da ate aurrean. Toni Martinezek izan du gola sartzeko aukerarik onena, 33. minutuan, Celtaren defentsak egindako aldaratze baten ostean, baina horren jaurtiketa kanpora joan da.

Azkenik, bi taldeak Mendizorrotzako aldageletara erretiratu dira, lehen zati oso laua egin ondoren.

Bigarren zatiaren hasieran, Celta erosokor aritu da, eta 53. minutuan iritsi da bisitarien aldeko penaltia. Aspas area barruan sartu da, Sivera bidera atera zaio eta aurrelaria erori egin da. Vigoko kapitainak egin du partidako gol bakarra (0-1).

Ondoren, Giraldezek zuzendutako taldeak denborarekin eta abantailarekin jokatu du. Coudet konponbide bila aritu da, eta Mariano atera du Boye eta Toni Martinezekin batera, baina Radu ez dute arriskuan jartzerik lortu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena