Alaves
Berritzea
EITB
Erdiko atzelaria, 23 urtekoa bera, hamar partida ofizialetan zelairatu zuten, Alavesen lehen taldean, 2024-25 denboraldian; orain, hiru urtez luzatu du Gasteizko taldearekin duen kontratua, eta hurrengo denboraldian, 2026ra arte, Mirandesen ibiliko da, Hypermotion Ligan.
Picak, 2025-26 denboraldian, Mirandesen jokatuko du, utzita. Argazkia: Alaves.
Adrian Hernandez "Pica" erdiko atzelariak Alavesekin berritu du, 2028ra arte, arratsaldean Gasteizko klubak iragarri duenez, eta 2026ko ekainera arte Mirandesen arituko da, Hypermotion Ligan, utzita.
Atzelaria, 23 urtekoa bera, hamar partida ofizialetan zelairatu zuten, Alavesen lehen taldean, 2024-25 denboraldian, Liga eta Kopa kontuan izanik; guztira, 586 minutu eman zituen berdegunean. Pica 2024an iritsi zen euskal klubera, eta hasiera batean asmoa zen Alavesen B taldean aritzea, baina, pixkanaka, Lehen Mailako taldean sartzen hasi zen, Chacho Coudeten esanetara.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 16:15 - 17:30 | HERRI KIROLAK | Kirol Herri |
| 06 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Altuna III-Ezkurdia vs Zabala-Albisu |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar