21:01

Beste kirolak

PARALINPIAR JOKOAK

Honelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia Parisko 2024ko Paralinpiar Jokoetan irailaren 3an, asteartea

EITB MEDIA

Honelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia Parisko 2024ko Paralinpiar Jokoetan irailaren 3an, asteartea

  • Ander Cepas

    Ander Cepas, mahai-teniseko jokalaria. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

MAHAI-TENISA:

Ander Cepasek final-laurdenetarako txartela lortu du, mahai-teniseko 9 klaseko final-zortzirenetan Koyo Iwabuchi 3-1 menderatuta. Basque Teamekoak lehen seta irabazi du (11-9), bigarrenean japoniarra nagusitu da (9-11), baina hirugarrenean eta laugarrenean Cepas gailendu da (11-7 eta 11-9). Horrenbestez, Ander Cepasek diploma ziurtatu du.

Ander Cepas. Argazkia: EITB Media

Ander Cepas. Argazkia: EITB Media

GURPIL AULKIKO SASKIBALOIA:

Asier Garcia Basque Teameko gurpil-aulkiko saskibaloiko jokalaria dominen lehiatik at geratu da, Espainiako selekzioarekin Alemaniaren aurka 49-57 galduta, final-laurdenetako neurketan.

Asier Garcia. Argazkia: EITB Media

Asier Garcia. Argazkia: EITB Media

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena