Beste kirolak
GOLFA
AGENTZIAK | EITB Media
Barrikakoak hirugarren postua partekatu du Lee Westwood, Bryson DeChambeau eta Joaquin Niemannekin, guztiak -12 kolpeko emaitzarekin.
Jon Rahmen artxiboko irudia. ARGAZKIA:EFE
Jon Rahm euskal golf-jokalariak hirugarren amaitu du bart LIV Nashville txapelketan, Tyrrell Hatton irabazlearengandik zazpi kolpera. Britainiarra sendo aritu da txapelketako hiru jardunaldietan, igande honetan -6 (zortzi birdie eta bi bogey) guztira -19 kolpeko emaitzarekin amaitzeko.
Sam Horsfield britainiarra bigarren izan da (-13), eta Jon Rahm, hirugarren (-12 kolperekin).
Barrikakoak ezin izan du larunbateko ibilbide bikaina errepikatu, non sailkapenean nabarmen gora egin zuen -8 batekin. Igandean, parraren azpitik hiru kolpeko jarduna egin zuen (zazpi birdie, bi bogey eta bogey bikoitz bat).
Bikaiztarrarekin batera hirugarren postuan berdindurik, Lee Westwood, Bryson DeChambeau iparramerikarra, US Opena berriki irabazi duena, eta Joaquin Niemann txiletarra ageri dira, guztiak -12ko erregistroarekin. Azken hau izan zen onena Nashvilleko azken jardunaldian, -9 batekin, 10 birdie eta bogey bat egin ondoren.
Taldekako sailkapenari dagokionez, Legion XIII taldeak irabazi zuen, Rahm eta Hatton buru zituela.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa