Beste kirolak
Illunben
EITB MEDIA
Donostiako taldeak iazko lorpena errepikatu du, Kopa berriro irabazita, zortzigarrenez. Bigarren zatian hautsi du partida Imanol Alvarezen taldeak.
Bera Bera, txapeldun. Argazkia: Efe.
Albisteak (3)
Super Amara Bera Bera eskubaloi taldeak zortzigarrenez irabazi du Erreginaren Kopa, Illunben jokatutako finalean Aula Valladolid 32 eta 24 mendean hartuta. Garaipen horri esker, Donostiako taldeak Europan jokatzeko txartela poltsikoratu du.
Imanol Alvarezen taldeak indartsu hasi du neurketa, eta finala hasieratik amaierara kontrolpean izango zutela ematen zuen, Illunben bildutako milaka zaleren babesak lagunduta. Gainera, Maria Prieto O'Mullony Mantxakoen izarrari ondo eutsi diote, eta, horri esker, lau goleko zuloa zabaldu dute markagailuan.
Bisitariek 1 eta 5eko partziala eginez, neurketa berdintzea lortu dute, eta argi eta garbi agertu diete etxekoei garaipena garesti saltzeko asmoa zutela. O'Mullonyk ere lekua hartu du kantxan, eta horrek mesede egin dio Valladolideko taldeari.
Gauzak konplikatzen hasiak zirela ikusita, hutsartea eskatu du Imanol Alvarezek, eta horrek mesede egin dio bere taldeari. 3 eta 0eko partziala egin, eta partidaren agintea berreskuratu dute. Bitartean, Valladolidek zailtasun handiak izan ditu donostiarren defentsa hausteko.
Boada eta Cavoren lan bikainak bultzatuta, Bera Bera bost goleko errentarekin iritsi da atsedenaldira (20-15).
Bigarren zatian, etxekoek sendo eutsi diote partidaren erritmoari. Mariane Fernandes brasildarrak lan ederra egin du, eta Bera Berak zuloa handitu du markagailuan.
Zazpi goleko errentarekin, Miguel Angel Peñas Valladolideko entrenatzailek azken hutsartea eskatu du bere taldearen erreakzioa bilatzeko, baina Bera Bera askoz gehiago izan da Illunbeko kantxan.
Azkenean, 32 eta 24, Erreginaren Kopa Donostian geratu da, merezimendu osoz.
Fitxa teknikoa
32.- Super Amara Bera Bera: Maddi Aalla (Alice Fernandes); Arrojeria (4), Mariane Fernandes (5), Gavilan (3), Boada (4), Alba Menendez (1), Laura Hernandez (4, 2 penaltiz.), Cavo (2), Echeverria (2), Lindie Tchaptchet (2), Loidi, Carmen Arroyo (1), Erauskin (3), Lydia Blanco (1), Elke Karsten.
24.- Caja Rural Aula Valladolid: Sanz, (Alicia Robles); Elba Alvarez (2, 1 de pen.), Jimena, Lucio (2), O'Mullony (6), Bazco, Tellez, Botella, Teresa Alvarez, Antóon, Romero (4), Arounian (2), Bergara, Gonzalez de Garibay (7), Claudia Moreno (1).
Epaileak: Lorena Garcia eta Tania Rodriguez. Carmen Arroyo, Erauskin, Tellez eta Lucio kanporatu dituzte.
Emaitza: 3-2; 7-4; 9-7; 12-10; 16-13; 20-15 (atsedenaldia); 23-16; 26-17; 28-18; 30-20; 31-23; 32-24.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa