11:44

Beste kirolak

Golfa

Rahmek azken jardunaldi ona egin du Adelaidan, baina ezin izan du garaipena lortu

EITB Media

Brendan Steelek irabazi du LIV zirkuituko Adelaidako txapelketa. Jon Rahm euskal golf jokalaria miraria lortzetik gertu egon da, baina hirugarren amaitu du Oosthuizen, Burmester, Neimann, Ogletree eta Schwartzel jokalariekin batera.

  • Jon Rahm

    Jon Rahm, Adelaidako txapelketan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Rahm euskal golf jokalariak azken jardunaldi bikaina jokatuta eman dio amaiera LIV zirkuituko Adelaidako txapelketari. Barrikakoa (Bizkaia) miraria lortzetik gertu egon da, baina, azkenean, hirugarren postuan amaitu du. Brendan Steele (198 kolpe) nagusitu da.

Rahmek liderrarekiko sei kolpera ekin dio azken egunari. Euskal jokalariaren helburua Steelerekiko desabantaila murriztea zen, eta bikain jokatu arren, ezin izan du estatubatuarra gainditu. Hala ere, 200 kolpeko txartelarekin bukatu du, eta hirugarren izan da, Joaquin Niemann, Andy Ogletree, Dean Burmester eta Charl Schwartzel jokalariekin berdinduta.

Horien guztien aurretik, Louis Oosthuizen geratu da bigarren, 199 kolpeko txartelarekin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena