Beste kirolak
Golfa
Agentziak | EITB Media
Euskal golf jokalaria Scottie Scheffler liderrarekiko 12 kolpera geratu da txapelketako 3. jardunaldiaren ostean. Azken gunean, lehen hamarren artean sailkatzea izango du helburu Barrikakoak.
Jon Rahm, Augustako Masterseko 3. jardunaldian. Argazkia: EFE
Jon Rahm Augustako Masterseko titulua berresteko aukerarik gabe geratu da. Denboraldiko lehen majorreko hirugarren jardunaldian, Barrikakoa (Bizkaia) lehen postuetatik aldendu da. Scottie Scheffler estatubatuarra dago sailkapenean lider, eta Rahm 12 kolpera dago.
Bizkaiko jokalariak miraria behar zuen azken-aurreko jardunaldian lehen postuetara gerturatzeko. Rahmek maila ona eman du hirugarren egunean, baina Augusta Nationaleko parraren gainetik 5 kolpeko txartelarekin bukatu du eguna.
Azken egunean, lehen hamarren artean sartzen saiatuko da. Scheffler da oraingoz liderra, baita garaipena bereganatzeko faborito nagusia ere.
Bestalde, Jose Maria Olazabal gipuzkoarra sailkapeneko 47. postuan dago, lehen postutik 16 kolpera.
Hurrengo zuzenekoak
08 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
24 | 12:00 - 14:00 | HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa |
24 | 12:00 - 13:45 | ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa |
24 | 16:10 - 16:50 | PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa |
24 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria |
25 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa