20:41

Beste kirolak

GOLFA

Gernikako piper berdeak, urdaiazpikoa, txistorra, trufa eta txuletoia, Augustako Jon Rahmen menua

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Afaria apirilaren 9an izango da, Augustako Mastersa baino lehen, zeinetan bere koroa defendatu beharko duen.

  • Jon Rahm jaka berdearekin

    Jon Rahm jaka berdearekin. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gernikako piper berdeak, urdaiazpikoa, txistorra, trufarekin egindako pintxoak, txangurro entsalada eta txuletoia dira Jon Rahmek Jose Andres chefarekin batera Augustako Mastersean koroa defendatu aurretik eskainiko duen afarirako prestatutako euskal espezialitateetako batzuk.

Barrikako golf-jokalariak historia egin zuen 2023an Masterseko jaka berde ikonikoa eskuratzean, eta prentsaurreko birtual batean errepasatu du Augusta National Golf Courseko txapelketaren aurreko afarirako prestatu duen menua, "etxean" balego jango lituzkeen plater batzuekin.

Kartan antxoak, Gernikako piper berdeak, dilistak, trufa pintxoak, arrautza nahasiak, txangurro entsalada, olibak, urdaiazpikoa, txorizoa, solomoa, txistorra, kroketak, patata tortilla, txuletoia, arrain zuria,  eta baita hostopil batzuk ere sartzen dira, inguruko ardo zuri eta beltzaren aukeraketa bereziarekin batera.

"Jose Andresi deitu nion eta hamar segundotara menua egin zidan. Nik esan nion 'sartu hau', oso dei azkarra izan zen eta aholkurik onena eman zidan, 'egizu menua, egizu nahi duzun afaria zeure buruarentzat, etxean bazina bezala'", kontatu du Rahmek.

"Eta horixe egin nuen. Gauza tradizionalak dira. Niri gustatzen zaizkidan gauzak dira. Josek agintea hartu zuen, ez dut ezertan mugatuko, baina aholku hori eman zidan. Ez nezala pentsatu zer gustatuko zaien gehien, baizik eta niri zer gustatuko litzaidakeen ", gaineratu du.

Txantxetan, Rahmek gonbidatuei esan die txuletoia "gutxi eginda" jan behar dela, eta gehiago prestatzeko eskatzen dutenek "begirada arraroak" jasoko dituztela.

"Normalean, ez dut arazorik izaten jendaurrean hitz egiterakoan, baina altxatzea eta denak niri begira izatea eta txapeldun hauei hitz egitea nahiko kezkagarria da. Ez dut hitzaldirik prestatuko, ateratzen zaidanarekin joango naiz. Bihotzetik hitz egingo dut, eta normalean horrek egiten ditu hitzaldirik onenak. Ardo baso pare batek lagunduko didate solasaldi horretan ", esan du afarian emango duen hitzaldian.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena