17:49

Beste kirolak

Golfa

Ancer, Hong Kongeko torneoko txapeldun; Jon Rahm, hamalaugarren

EITB Media

Abraham Ancer mexikarra nagusitu da LIV zirkuituko Hong Kongeko torneoan, Paul Caseyrekin eta Cameron Smithekin lehia estua izan ostean. Jon Rahm euskal golf jokalaria hamalaugarren izan da.

  • Jon Rahm

    Jon Rahmen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Abraham Ancerrek irabazi du LIV zirkuituko Hong Kongeko torneoa. Mexikarrak borroka estua izan du Paul Casey ingelesarekin eta Cameron Smith australiarrarekin, baina berdinketa hausteko lehian nagusi izan da. Casey izan da bigarren eta Smith hirugarren.

Joaquin Niemann txiletarra izan da azken jardunaldiko protagonistetako bat, parretik behera zazpi kolpeko txartela aurkeztuta. Horrela, bada, 198 kolperekin (-12), laugarren izan da. Carlos Ortiz (-4) mexikarra bosgarren izan da.

Jon Rahmek Ancer liderrarekiko sei kolpera ekin dio azken jardunaldiari, baina bizkaitarrak ez du egun ona izan, eta hamalaugarren amaitu du, bederatzigarrenarekin berdinduta. Torneoko azken egunean 69 kolpeko txartela aurkeztu du, hiru bogey eta lau birdie eginda. Guztira, 200 kolpeko txartelarekin (-10) amaitu du Hong Kongeko torneoa.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena