09:45

Beste kirolak

GOLFA

Dustin Johnsonek irabazi du LIV Las Vegas, eta Jon Rahm lau kolpera geratu da

EITB MEDIA

Barrikako golflaria lehen postuetan egon da beti Las Vegasen, baina 15. zuloko bogey batek lehen postuetatik urrundu du, eta zortzigarren amaitu du.

  • Jon Rahm, durante el torneo LIV Las Vegas

    Jon Rahm, durante el torneo LIV Las Vegas EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dustin Johnson estatubatuarrak irabazi du larunbat honetan Las Vegasko (AEB) LIV txapelketa, eta Jon Rahm lau kolpera geratu da.

Johnson Bryson DeChambeau herrikidearekin batera iritsi da hirugarren eta azken kanporaketara, eta -1 batekin lortu du garaipena (-12 guztira).

Jon Rahm, bere aldetik, LIV Golfeko denboraldiko lehen torneoan Mayakoban gertatu zen bezala, garaipena lortzeko borrokan aritu da Las Vegasko torneoan, baina 15. zuloan egindako bogey batek aukerarik gabe utzi du, eta 18.ean egin duen beste bogey batek zortzigarren posturaino eraman du.

Taldekako sailkapenari dagokionez, Smash GC taldeak lortu du garaipena, Brooks Koepkaren gidaritzapean (-33). Jon Rahmen XIII. Legioak torneo ona egin du berriro ere, eta bosgarren sailkatu da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena