Beste kirolak
SHERPA.AI AIZKOLARI TXAPELKETA
EITB Media
Nagusitasunez gailendu zaizkie aurkariei Bizkaia frontoian jokatu den txapelketan.
Albisteak (2)
Mikel Larrañaga azpeitiarrak eta Nerea Arruti urnietarrak irabazi dute Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa. Bizkaia frontoian jokatu den finalean, aise nagusitu zaizkie aurkariei.
Gizonezkoen artean, lehia bizia izan da Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi Txikia IV.aren artean lehenengo enborretan, baina finalak aurrera egin ahala, Larrañagak abantaila hartu du. Azpeitiarrak nagusitasunez bereganatu du garaipena, 39 minutu eta 25 segundoko marka eginda.
Bigarren, Julen Alberdi Txikia IV.a izan da, iazko irabazlea, 1 minutu eta 55 segundora, eta hirugarren Eneko Otaño beizamarra, 42 minutu eta 57 segundoko denborarekin.
Emakumezkoei dagokienez, Nerea Arruti izan da jaun eta jabe hasieratik amaieraraino. Faborito nagusia lehen enborrean hasi da lehiakideekiko abantaila hartzen. Urnietakoak 9 minutu eta 25 segundo behar izan ditu ezarritako lana egiteko, eta, hala, txapelketako emakumezkoen garaipena eskuratu du.
Bigarren postua, berriz, Karmele Gisasolarentzat izan da. Mallabikoak 11 minutu eta 29 segundoko markarekin bukatu du lana, eta Malen Barrenetxeak 18 minutu eta 11 segundo behar izan ditu.
Gizonezkoen sailkapena:
1. Mikel Larrañaga: 39'25"
2. Julen Alberdi Txikia IV.a: 41'19"
3. Eneko Otaño: 42'57''
4. Ugaitz Mugertza: 47'28''
5. Ibai Soroa: 49'15''
6. Julen Larrea Larrea III.a: 49'53''
Emakumezkoen sailkapena:
1. Nerea Arruti: 9'25"
2. Karmele Gisasola: 11'29"
3. Malen Barrenetxea: 18'11"
Hurrengo zuzenekoak
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa