19:37

Beste kirolak

GOLFA | RYDER CUP

Europak sufritu egin du 'fourball'etan, baina garaipenetik gertu da (10,5-5,5)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

'Txandakako kolpeen' modalitatean beste garaipen bat lortu ondoren (3-1), Europak 'bola onenaren' modalitatean amore eman du, Jon Rahm ikusle moduan zegoelarik.

  • Jon Rahm. Argazkia: EFE

    Jon Rahm. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Estatu Batuek arratsaldeko saioan zegoen aldea murriztu dute fourballetan lortutako bi puntu eta erdiei esker, Sam Burns-Collin Morikawa binomioaren eta Patrick Cantlayren erakustaldiarekin. Azken honek markagailua 10,5-5,5 utzi du.

'Txandakako kolpeen' modalitatean beste garaipen bat lortu ondoren (3-1), Europak 'bola onenaren' modalitatean amore eman du, Jon Rahm ikusle moduan zegoelarik. Luke Donald kapitainaren erabaki teknikoa izan da, Barrikakoa egoera onean iristeko azken jardunaldi erabakigarrira.

Burnsek eta Morikawak osatutako binomio estatubatuarrak Viktor Hovland norvegiarra eta Ludvig Aberg suediarra suntsitu ditu. Foursomen historiako garaipenik handiena (9 eta 7) lortu ondoren goizeko txandan, 4 eta 3 erori dira.

Zach Jhonson buru duen taldea ere irabazle atera da Tommy Fleetwood ingelesaren eta Nicolai Hojgaard danimarkar hasiberriaren aurkako dueluan.

Zailtasunak gainditu ahal izan dituzte Justin Rose britainiarrak eta Robert MacIntyre eskoziarrak, Justin Thomasen eta Jordan Spiethen erasoei bi aldiz erantzun baitiete, ondoren euren bertsiorik onena azaleratzeko eta hiru gora jartzeko.

Baina bigarren jardunaldia itxi duen zulo parekatua estatubatuarrentzat izan da, azken zulora arte ez baitira markagailuan aurretik egon.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena