18:59

Beste kirolak

GOLFA | RYDER CUP

Europak bost puntu ateratzen dizkio Estatu Batuei, Rahmen jardunaldi bikain batekin

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Approach batekin 16. Zuloan, partida berdindu du bi zuloren faltan Scotti Scheffler eta Brooks Koepkaren aurka.

  • Jon Rahm. Argazkia: EFE

    Jon Rahm. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Rahm bizkaitarrak berdinketa jarri du markagailuan Scotti Schefflerrek (munduko lehena) eta Brooks Koepkak osatutako bikotearen aurka puntu erdia salbatzeko, kolpe superlatibo batekin 16. zuloan eta putt erabakigarri batekin 18.ean.

Arratsaldeko txandan Nicolai Hojgaard danimarkar hasiberriari protagonismoa utzi ondoren, Rahm trantzean sartu da eta bere gain hartu du Europako taldearen gidaritza.

Barrikakoa, goizeko foursometan Europaren lehen puntua irabazi ondoren deseroso ibili dena, Luke Donald kapitain duen taldeak gehien behar zuen unean esnatu da.

Izan ere, Estatu Batuak estutzen ari zenean, Rahmen bertsiorik onena agertu da Kontinente Zaharrarentzat berdinketa berreskuratzeko.

Approach batekin 16. Zuloan, partida berdindu du bi zuloren faltan Scotti Scheffler eta Brooks Koepkaren aurka.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    27 Zuzenean 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Dario vs Laso

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena