21:42

Beste kirolak

Eskubaloia

Bera Berak Benficari irabazi dio eta Iberiar Superkopako finala jokatuko du (33-28)

I. G. | EITB MEDIA

Gipuzkoako taldeak Costa del Sol Malagaren aurka jokatuko du finala. Finala zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en eta ETB4n, 21:00etatik aurrera.

1:02
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Super Amara Bera Berak Benfica talde portugaldarra garaitu du 33-28 emaitzarekin ostiral honetan, Gipuzkoako hiriburuko Josean Gasca kiroldegian jokatu den lehen Iberiar Superkopako finalerdian. Ondorioz, Costa del Sol Malagaren aurka jokatuko du finala larunbat honetan, azken horiek Madeira Andebol mendean hartu ondoren (30-27). Finala zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en eta ETB4n, 21: 00etatik aurrera.

Donostiako taldea agintzen hasi da, hasierako 2-0ekoa ezarriz, markagailua ireki eta mantendu beharreko aldea finkatzeko. Hala ere, bi taldeei kosta egin zaie golak sartzea norgehiagokako lehen minutuetan, akats gehiegi egin baitituzte azken metroetan, eta atezainen geldiketa bikainek ere ez diete lagundu.

Lehen ordu laurdenera iritsita, 5-5ekoarekin, jokoa gehiago berdindu da eta Bera Berari kosta egin zaio talde portugaldarraren defentsan hutsuneak aurkitzea.

Bigarren laurdenean, Benficak aurrea hartzea lortu du, baina pozak gutxi iraun die, etxekoek pilak jarri baitituzte eta berriro jarri baitituzte taulak markagailuan (9-9). Bera Berak partidaren kontrola hartu du berriro, golak protagonismoa irabazten hasi dira, eta atsedenaldira aurretik joan dira (17-14).

Aldageletatik bueltan, partidak lehen zatiko bide bera jarraitu du. Bera Berak bere jokoa inposatzen jarraitu du eta golak bata bestearen atzetik iritsi dira (21-16). Donostiako taldea oso fin ibili da aurkariaren erasoak eteteko orduan, eta jabetza izateko eta golen aldeari eusteko aprobetxatu du.

Bost gol jarraian sartuta (26-20), etxekoek sei goleko aldea lortu dute, eta horrek lasaitasuna eman die. Baina oraindik 15 minutu falta ziren eta Benficak ez du etsi eta azken unera arte borrokatu du.

Markagailuko aldea ez da mugitu (33-28) eta Bera Berak Costa de Sol Malagaren aurka jokatuko du finala.

Fitxa teknikoa

33 - Bera Bera: Aalla, (Alice Fernandes), Marianne Fernades (2), Marie Louis (5), Boada (6), Alba Menéndez, Laura Hernández (2), Cavo (4), Maitane Echeverria (1), Elke Karsten (4), Lyndie Tchapthet (3), Loidi, Erauskin (2), Gavilán (3), Carmen Arroyo (1).

28 - Benfica: Zetovic, Borhchenko (7), Unjaque (1), Nadia Rodrigues, Pereira, Ursu, Bolzan (6), Zetovic, Martin, Ferrarin, Sequeira (3), Santos (1), Denis Fernandes, Semedo, Minciuna (4), Ana Silva (1), Shunu (5).

Markagailua atsedenaldian: 17-14.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena