13:48

Beste kirolak

BERRITZEA

Super Amara Bera Berak June Loidiren eta Anne Erauskinen kontratuak berritu ditu

EITB MEDIA

June Loidi hegalekoak beste denboraldi batez jarraituko du Donostiako taldean, eta Anne Erauskinek, berriz, bi denboraldirako sinatu du.

  • June Loidi eta Anne Erauskin

    June Loidi eta Anne Erauskin. Argazkia: Bera Bera

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Super Amara Bera Berak komunikatu ofizialean jakinarazi duenez, urtebete luzatu dio kontratua June Loidi hegalekoari eta bi urte Anne Erauskin eskuin erasoko hegalekoari. Horrela, 2023-24 denboraldian elgoibartarrak hirugarren urtea beteko du Donostiako taldean, eta ermuarrak, bigarrena.

Biak "pozik" agertu dira Donostian jarraitzeko erabakiarekin. June Loidik (23 urte) aitortu du "pertsonalki" urte zaila izan dela, ez delako bere mailarik onenean egon, baina uda honetan bere "bertsiorik onena" berreskuratzeko lan egingo duela esan du. Hurrengo denboraldiari begira, hegaleko jokalariak uste du "seinale ona" dela "titulu guztiak lortzeko borrokan aritzea", eta "Europako Ligako multzoen fasea" jokatzea jarri du helburu.

Bestalde, Anne Erauskinek (azaroan 25 urte beteko ditu) Kopa eta Superkopa irabazi ditu Bera Berarekin bere lehen denboraldian, eta debuta egin du Europan, kluben arteko txapelketan. Ermuarrak bi urterako berritu du kontratua, "oso pozik bukatu" duelako, eta "balantze positiboa" egin du bere estreinako denboraldiaz. Datorren sasoiari dagokionez, "urte zirraragarria" espero du, eta "gogor lan" egingo duela hitzeman du, "tituluak lortzen saiatzeko".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena