18:47

Beste kirolak

Golfa

Otaegui laugarren geratu da Brownek irabazi duen ISPS Handa txapelketan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Otaeguik 72 kolperekin bukatu du txapelketa eta 276 (-5) egin ditu guztira. Laugarren geratu da, Marcus Helligkilde danimarkarra, Wilco Nienaber hegoafrikarra, John Parry ingelesa eta Connor Syme eskoziarrarekin berdinduta.

  • Adrian Otaegui. Argazkia: EFE.

    Adrian Otaegui. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Adrian Otaegui donostiarrak laugarren postuan bukatu du ISPS Handa txapelketa, Galgorm Castle zelaian, Co Antrimen (Ipar Irlanda), non Daniel Brown ingelesak bere ibilbideko lehen garaipena lortu duen DP World Tourrean.

Brownek garbi agindu du txapelketa osoan. 69 kolpereko txartela sinatu du, 266 kolperekin (-15) guztira, eta bost kolpeko aldea atera dio Alex Fitzpatrick ingelesari eta zortzikoa Eddie Pepperelli herrikideari.

Otaeguik 72 kolperekin bukatu du txapelketa eta 276 (-5) egin ditu guztira. Laugarren geratu da, Marcus Helligkilde danimarkarra, Wilco Nienaber hegoafrikarra, John Parry ingelesa eta Connor Syme eskoziarrarekin berdinduta.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena