18:39

Beste kirolak

Golfa

Rahmek atzetik aurrera egin du, marka ezarrita, eta Britainia Handiko Irekian garaipena lortzeko aukera du

Agentziak | EITB Media

Larunbat honetan bizkaitarrak egindako 63 kolpeak banakako inoizko markarik onena dira Britainia Handiko Irekiaren historian, Royal Liverpool Club zelaian jokatutako Irekiak kontuan izanik. Rahm hirugarren dabil eta sei kolpera du Harman liderra; Adrian Otaegui 63. postuan dago.

  • Jon Rahm, Erresuma Batuko Irekiko hirugarren jardunaldian

    Jon Rahm, Erresuma Batuko Irekiko hirugarren jardunaldian. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Rahmek parraz gainetik bi kolpe zituen sailkapenean, ostiralean, Britainia Handiko Irekian, eta lortu egin zuen txapelketan jarraitzea; bada, larunbatean, hau da, hirugarren txandan, irauli egin du egoera. 63 kolpe eginda (zortzi "birdie" izan ditu), parraz azpitik sei ditu orain, eta azken jardunaldian garaipena lehiatzeko moduan da. Larunbatean, 63 kolpe behar izan ditu, soilik, ibilbidea betetzeko; Britainia Handiko Irekiaren historian, Royal Liverpool Club zelaian jokatutako txapelketa guztiak kontuan hartuta, inoizko markarik onena da hori. Rahm hirugarren tokian dabil; Brian Harman estatubatuarra dago aurreneko postuan, -12rekin, hau da, bizkaitarrak sei kolpera du. Adrian Otaegui, bitartean, 63. postuan da, parraz gainetik lau dituela.

Rahm gero eta hobeto dabil 151. Britainia Handiko Irekian, lau txapelketa handietako azkenean. Sungjae Im hegokorearrarekin izan da hirugarren egunean, eta kontzentrazio handia zuela ekin dio lanari. Lehen lau zuloetan, parra egin du, baina bosgarrenean, aldiz, "birdiea" lortu eta konfiantza eskuratu du.

Hurrengo hiru zuloetan ere egin du parra, eta bederatzigarrenetik aurrera, bikain jokatu du; une erabakigarrian, lau "birdie" egin ditu, joko aparta eginda.

Azken lau zuloetan, beste hiru "birdie" erdietsi ditu; azkenean, parraz azpitik zortzi izan du, -6 guztira.

Banakako markarik onena

Royal Liverpool Cluben jokatutako Britainia Handiko Ireki guztiei erreparatuta, Jon Rahmek banakako inoizko markarik onena ezarri du, horrenbestez. Eta txapelketa handiak kontuan izanik, barrikarra inoiz baino hobeto ibili da, txandak banan-banan aztertuta.

Adrian Otaeguik, aldiz, ezin izan dio jarraipenik eman lehen bi egunetan erakutsitako maila bikainari; donostiarrak 77 kolpeko ibilbidea egin du, parraz gainetik sei, eta 63. tokian dago sailkapenean, laugarren eta azken txanda jokatu aurretik.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena