21:43

Beste kirolak

Golfa

Otaeguik onenen artean jarraitzen du Britainia Handiko Irekian, eta Rahmek hobera egin du bigarren egunean

EITB MEDIA

Donostiarrak parraz gainetik bi kolpe behar izan ditu zulo guztiak betetzeko, eta zazpigarren postuan dabil; Brian Harman estatubatuarra da liderra, eta Otaeguik baino zortzi kolpe gutxiago ditu horrek. Barrikarrak, aldiz, -1eko txartela eman du, eta, guztira, +2 du; 39. postuan dabil, sailkapenean.

  • Adrian Otaegui, ostiraleko ibilbidean. Argazkia: EFE.

    Adrian Otaegui, ostiraleko ibilbidean. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Adrian Otaeguik onenen artean jarraitzen du Britainia Handiko Irekian, ostiralean txapelketa horretako bigarren jardunaldia jokatuta, Royal Liverpool Golf Cluben, eta, bitartean, Jon Rahmek hobera egin du bigarren jardunaldian, lehen egunarekin alderatuta. Hain zuzen ere, Otaeguik parraz gainetik bi kolpe behar izan ditu zulo guztiak betetzeko, eta zazpigarren postuan dabil; Brian Harman estatubatuarra da liderra, eta Otaeguik baino zortzi kolpe gutxiago ditu horrek. Barrikarrak, aldiz, -1eko txartela eman du, eta, guztira, +2 du; 39. postuan dabil, sailkapenean.

Hala, Adrian Otaeguik, astelehenean aurtengo Britainia Handiko Irekian hasiera bikaina izan ostean, ezin izan du ostiralean horrelako txanda onik egin; izan ere, donostiarrak ez du horrenbeste asmatu "birdie"ak egiteko aukerak sortzeko. Hala, 73 kolpe eginda, +2ko emaitza izan du; lehen eguneko balantzea kontuan izanik, -2 du oraingoan, denboraldiko laugarren txapelketa handiaren asteburuaren atarian.

Halaber, Jon Rahmek estreinako egunean baino emaitza hobea izan du, baina urrun du, nolanahi ere, Britainia Handiko Irekiaren aurreneko postua, oraingoz behintzat. Hori bai, bizkaitarrak ez du amore eman, eta "birdie"a lortu du 15 eta 17 zuloetan. Parraz gainetik bi kolpe ditu, bi egunetako emaitza zenbatuta, eta 12 kolpera du Harman liderra, lehen bi txandal amaituta; azken horrek -10 du sailkapenean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    28 Zuzenean 14:00 - 16:30 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (5. etapa)
    28 17:30 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Zabaleta vs Altuna III

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena