13:31

Beste kirolak

Golfa

Rahm Travelers txapelketatik at geratu da

EITB Media

Jon Rahm euskal golfistak ez du gainditu Travelers Chamionshipeko kortea, eta txapelketatik kanporatuta geratu da bigarren jardunaldiaren ostean. Guztira, -2ko txartelarekin amaitu du bigarren eguna bizkaitarrak, baina -4koa zen gutxienekoa aurrera jarraitzeko.

  • Jon Rahm

    Jon Rahm, PGA Championshipean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Rahm Travelers Championshipetik at geratu da bigarren jardunaldiaren ostean. Ostiralean, ekainaren 23an, bizkaitarrak ez zuen kortea gainditu, eta ez du lehian jarraituko. Bestalde, PGA Tourreko txapelketa honetan Danny McCarthy eta Keegan Bradley daude berdinduta sailkapenaren buruan, bigarren eguna gaindituta.

Aurten Rahmek The Players txapelketa utzi behar izan zuen gaixotasunagatik, ta hura alde batera utzita, 36tan jarraian gainditu zuen kortea. 2021eko Fortinet Championshipa izan zen Barrikakoak (Bizkaia) amaierako bi jardunaldiak jokatu ez zituen azkena.

Cromwelleko (Connecticut, AEB) TPC River Highlands zelaian Rahmek +1eko txartelarekin amaitu zuen bigarren jardunaldia, bi birdie eta hiru bogey eginda. Ondorioz, guztira -2ko txartela aurkeztu zuen, baina aurrera jarraitzeko gutxieneko emaitza -4koa zen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    28 Zuzenean 09:00 - 12:00 MENDI LASTERKETAK | AloƱako igoera
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    28 12:00 - 14:00 FUTBOLA | F Liga: Eibar vs Athletic
    28 14:00 - 16:30 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (5. etapa)
    28 17:30 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Zabaleta vs Altuna III

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena