12:26

Beste kirolak

Golfa

Rahm, AEBko Irekiko sailkapen nagusiko lehen postuetatik urrun 2. jardunaldiaren ostean

EITB Media

Barrikako (Bizkaia) golfista ez da ondo ibili Ameriketako Estatu Batuetako bigarren jardunaldian. 73 kolpeko txartelarekin amaitu du, hiru zelaiaren parearen gainetik, eta Ricky Fowler liderrarekiko 12 kolpera dago.

  • Jon Rahm

    Jon Rahm, AEBko Irekiko bigarren jardunaldian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Rahm ez da ondo ibili Ameriketako Estatu Batuetako Irekiko bigarren jardunaldian. Barrikakoa (Bizkaia) kanporatuta geratzetik gertu egon da, baina azkenean lehian jarraitzea lortu du, nahiz eta onenak oso urrun dituen.

Rahmek 73ko kolpeko txartelarekin amaitu zuen AEBko Irekiko bigarren jardunaldia; Hau da, hiru zelaiaren parearen gainetik. Ondorioz, sailkapeneko 49. postuan da, Ricky Fowler liderrarekiko 12 kolpera.

Euskal golfistak sufritu egin du kanporatuta ez geratzeko. Korapilatu egin zaizkio bogeyak 12 eta 17. zuloetan, ostegunean legez. Gainera, beste lau gehitu zituen 4, 7, 11 eta 18. zuloetan. Azkn zuloan, ordea, birdiea urratu zuen banderako makilan jota, baina bogeyarekin amaitu zuen ibilbidea, azken putta huts eginda. Jardunaldian zehar sei bogey egin zituen, eta liderrarekiko 12 kolpera amaitu zuen eguna.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    28 Zuzenean 09:00 - 12:00 MENDI LASTERKETAK | AloƱako igoera
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    28 12:00 - 14:00 FUTBOLA | F Liga: Eibar vs Athletic
    28 14:00 - 16:30 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (5. etapa)
    28 17:30 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Zabaleta vs Altuna III

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena