17:00

Beste kirolak

KONTRATU BERRITZEAK

Mariane Fernandesek eta Elke Karstenek kontratua luzatu dute Bera Berarekin 2024ra arte

EITB MEDIA

Jokalariek eta klubak akordioa adostu dute kontratua urtebetez luzatzeko; beraz, Fernandesek eta Karstenek 2024ra arte jarraituko dute Donostiako taldean.

  • Mariane Fernandes eta Elke Karsten. Argazkia: Super Amara Bera Bera

    Mariane Fernandes eta Elke Karsten. Argazkia: Super Amara Bera Bera

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Super Amara Bera Bera taldeak urtebete luzatu die kontratua Mariane Fernandes eta Elke Karsten jokalariei. Fernandesek bosgarren denboraldia beteko du Donostiako taldean, eta laugarren denboraldia izango da Karstenentzat.

Mariane Fernandes 2019ko ekainean heldu zen, eta 88 neurketa jokatu eta 320 gol sartu ditu ordutik; beraz, jokalari garrantzitsua izango da Imanol Alvarezen taldearentzat. Hegaleko brasildarra "oso pozik" agertu da Super Amara Bera Berarekin beste denboraldi bat emango duelako bertan: "Ea gozatzen eta taldeari laguntzen jarraitzen dudan".  

Bestalde, Elke Karstenek bi denboraldi jokatu zituen Donostiako taldean aurtengo urtarrilean bertara berriro iritsi aurretik, eta 64 partida jokatu eta 237 gol sartu zituen. Aurreko denboraldian, berriz, 18 neurketa jokatu eta 49 gol sartu ditu. Ondorioz, guztira 82 neurketa jokatu eta 287 gol sartu ditu Bera Beran.

Halaber, ezker hegalekoak aitortu duenez, "kasualitatez etorri nintzen" eta "gutxienez beste urtebetez geratuko naiz". Gainera, Karstenen hitzetan, "Super Amara Bera Berak dena irabazteko, goian egoteko eta ondo entrenatzeko aukera ematen dizu. Erabaki pertsonal bat da, guztiaz benetan gozatu ahal izateko, barruan eta kanpoan, eta etxean sentitzeko".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena