10:18

Beste kirolak

GOLFA

Rahmek denboraldiko bigarren garaipena kateatu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

The American Express torneoa bereganatu du, 2018an ere irabazi zuena, Davis Thompson hasiberriarekiko kolpe bateko abantailarekin.

  • Jon Rahm

    Jon Rahm. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Rahm bizkaitarrak The American Express txapelketa irabazi du bart, La Quintan (Kalifornia, AEB) parraz azpitik 27 kolpe pilatuta guztira, Davis Thompson hasiberriak baino kolpe bat gutxiago, hain zuzen ere.

Bigarren aldia da Rahmek txapelketa hori bereganatzen duena, 2018ko edizioan ere bertan gailendu baitzen. Igande honetako garaipena 2023an lortzen duen bigarrena da, beste horrenbeste lehiaketa jokatu ostean; izan ere, duela bi aste Hawaiin (AEB) nagusitu zen, Sentry Tournament of Champions torneoan.

Barrikakoak Thompsonekin berdinduta ekin zion azken txandari (-23), eta bere sendotasuna eta eskarmentua erakutsi zituen garaipena lortzeko, bi golflarien buru-lana proban jarri zuen lehia zorrotz baten ondoren.

Rahmek lau kolpe egin zituen parretik behera bere azken ibilbidean, hamaseigarren zuloan lortutako birdieari esker. Aldiz, Thompsonek gogotik ordaindu zuen bosgarren zuloan egindako bogeya.

Dena dela, 23 urteko estatubatuarra Rahmekin berdintzeko zorian egon zen hamazazpigarren zuloan, baina haren putt ederrak zuloko bandera ukitu zuen eta horrek birdiea erdiestea eragotzi zion.

Horrenbestez, igande honetan lortutakoa PGA Tourreko bederatzigarren titulua da Rahmentzat, 2023an eskuratu duen bigarrena, beste hainbeste txapelketetan parte hartu eta gero. Bolada ezin hobean dabil bizkaitarra, lau garaipen poltsikoratu baititu jokatutako azken sei txapelketetan.

Hirugarren postuan, -25eko emaitzarekin berdinduta, Chris Kirk (-8 azken egunean) eta Xander Schauffele (-10 azken egunean) estatubatuarrek amaitu zuten.

Hirugarrena munduko sailkapenean

Garaipen honekin, Rahmek gora egin du golfeko munduko sailkapenean, eta hirugarren tokian kokatu da. Rory McIlroy britainiarra eta Scottie Scheffler estatubatuarra baino ez ditu bere aurretik.

Cameron Smith australiarra gainditu du Rahmek "biktima", eta laugarren postura jaitsi da hura. Patrick Cantlay, Xander Schauffle, Will Zalatoris, Collin Morikawa eta Justin Thomas estatubatuarrak dira sailkapenean hurrengoak, eta hamargarren tokian Matt Fitzpatrick britainiarra dago.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena