19:09

Beste kirolak

Espainiako Irekia

Jon Rahm, lider Espainiako Irekian jardunaldi baten faltan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hiru jardunaldiren ostean, Barrikakoa da liderra 65 kolperekin (sei parraz azpitik), Min Woo Lee australiarraren aurretik.

  • Jon Rahm

    Jon Rahm Espainiako Openean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Rahm bizkaitarrak, birritan Espainiako Irekiko irabazle, 65 kolperekin osatu du hirugarren jardunaldia Madrilen (sei parraz azpitik), azken egunaren faltan lidergoa hartu eta bigarren sailkatuari, Min Woo Lee australiarrari, kolpe bat ateratzeko aukera eman dio.

Rahmek parretik parrera ekin dio partidari, laugarren zuloan lehen birdiea lortu duen arte, eta horren atzetik beste bat lortu du zazpigarren zuloan.

Bigarren itzulia hamargarren zuloan parra lortuz hasi du, hamaikagarrenean eta hamabigarrenean birdie bana, orduan lortu du Min Woo Leerekin berdintzea. Azkenean, Kolpe batean gainditu du, hamalauan eta hemezortzian lortutako beste bina birdieri esker.

Barrikakoak zirkuituaren azken txanpari gogoz heldu dio, eguzkia protagonista zela, eta zaleek babesa eman diote, Madrilgo zelaiko harmailak betez, bere idoloak ibilbidea lau ordu eta berrogeita hamar minututan betetzen zuela ikusteko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    19 Zuzenean 10:15 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabosgarren etapa
    19 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena