Beste kirolak
BERRITZEA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Irungo piboteak adierazi du hau izango dela bere azkeneko urtea zelaietan, eta bulegoetan egingo dituen lan berriekin binakatuko dituela.
Julen Aginagalde. Argazkia: Bidasoa-Irun Twitterra
Julen Aginagalde pibote internazionalak, Espainiarekin bi aldiz Europako txapeldun eta Munduko Txapelketa bat irabazi duenak, beste urtebetez luzatu du Bidasoa-Irun taldearekin duen kontratua, eta jokalaria izateaz gain, klubeko kirol zuzendaria ere izango da.
Bidasoa-Irunek asteazken honetan baieztatu du Ademarreko, Ciudad Realeko, Atletico Madrileko eta Kielceko jokalari ohiak, 39 urtekoak, hirugarren denboraldia beteko duela Irunen bigarren etapa honetan, hemendik aurrera Gipuzkoako entitateko kirol arduradun nagusia eta, beraz, taldearen osaketaz arduratzen dena izateko zeregin berritzailearekin.
Aginagaldek palmares zabala du, eta maila goreneko eskubaloian eskarmentu handia. Besteak beste, Ciudad Real eta bere ondorengo Atletico Madril taldeetako kidea izan zen Poloniako ligara iritsi aurretik. Bertan, Txapeldunen Liga bat irabazi zuen Talant Dujshebaeven Kielce taldearekin, baita Poliniako sei liga txapelketa ere, bata bestearen atzetik.
Espainiako selekzioarekin ere lorpen handiak eskuratu ditu, hala nola, 2013an jokatutako Munduko Txapelketa. Banaka ere hainbat aitzatespen jasotakoa da: 2013ko Munduko Txapelketako pibote onena izendatu zuten; 2018an eta 2020an, Europako piboterik onena hautatu zuten; eta 2014ko eta 2016ko Europako txapelketetan bere postuan aritu zen jokalaririk nabarmenenaren aitortza jaso zuen.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa