19:24

Beste kirolak

Eskubaloia

Bidasoa Irun Asobal Kopako finalean sartu da, finalerdian Granollersi 32-28 irabazita

EITB MEDIA

Berdintasuna izan da nagusi Zaragozako kantxan, gipuzkoarrek partida azken minutuetan hautsi duten arte.

  • Bidasoako Adrian Fernandez, erasoko jokaldi batean

    Bidasoako Adrian Fernandez, erasoko jokaldi batean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bidasoa Irunek Asobal Kopako finala jokatuko du igande honetan, 18:00etatik aurrera, lehen finaledian Granollers taldea 32 eta 28 menderatu ostean. Gipuzkoarren aurkaria Bartzelonak eta Logroñok jokatuko duten bigarren finalerditik aterako da.

Aurreikusi bezala, finalerdi gogorra eta oso lehiatua jokatu dute Asobal ligako bigarrenak, Granollersek, eta hirugarrenak, Bidasoak.

Jacobo Cuetararen taldeak ondo hasi du partida, baja ugari zituen arren. Lehen minutuetan bi goleko errenta txikia lortu dute (3-1), baina Granollers ere berehala sartu da neurketan eta ordutik aurrera berdintasuna izan da nagusia ia lehen zati osoan. Atsedenaldiaren atarian, kataluniarrek hiru goleko errenta lortu dute, baina 30. minutura iritsi direnean gol bakar batez izan dira aurretik (16-17).

Atsedenaldiaren ostean, Granollers bizi atera da kantxara eta lau goleko aldea zabaltzea lortu du (16-20). Kataluniarrak geldiezin ziruditen baina ipuzkoarrak suspertu egin dira eta 7 eta 1eko partzialari esker 23 eta 21 irauli dute markagailua. Finalerako bidea argiago ikusten hasi dira Cuetararen jokalariak.

Gol erabakigarria

Granollers 29-28 hurbildu da ondoren, baina kataluniarren ahalegina ez da urrutiago joan. Iñaki Caverok gol erabakigarria sartu du irundarren azken hutsartearen ostean, eta aurkariek erasoan egindako hutsa aprobetxatuta,bere taldea 30-28 jarri du.

Kataluniarrak jota geratu dira, eta Irungo taldea 32 eta 28 gailendu da azkenean. Bidasoak Asobal Kopako finala jokatuko du, Bartzelona eta Logroñoren arteko finalerdiko irabazlearen aurka.Caverorekin batera, Sierra atezaina izan da gipuzkoarren artean jokalaririk onena.

Fitxa teknikoa

32 - Bidasoa (16+16): Sierra; Cavero (14), Adrián Fernández (5), Furundarena (-), Matheus (-), Tesoriere (-) eta Zabala (3) -haiserako taldea- Ledo (o.a.), Ugarte (1), Iríbar (-), Tao Gey-Emparan (2), Odriozola (2), Aginagalde (1), Mugica (-), Nieto (-) eta Dariel García (4)

28 - Fraikin Granollers (17+11): Rangel; Sergi Franco (5), Chema Márquez (4), Gurri (5), Pol Valera Rovira (5), Salinas (3) eta Adrià Martínez (4) -haiserako taldea- Pol Valera Juaneda (o.a.), Edgard Pérez (1), Alejandro Márquez (-), Oriol Rey (1), De Sande (-) eta Amigó (-)

Markagailua, bost minuturo: 3-3; 7-6; 9-9; 12-12; 13-15; 16-17 -atsedenaldia- 16-20; 20-20; 23-21; 24-24; 29-26; 32-28.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    14 Zuzenean 11:30 - 14:05 ARRAUNA | Euskotren eta Eusko Label ligak | Castroko Bandera
    14 17:00 - 20:05 PILOTA | CaixaBank Mastersa: Urrutikoetxea-Rezusta vs Ezkurdia-Mariezkurrena II.a
    15 23:59 - 01:00 AREA TXIKIA | 1. Mailako taldeen laburpenak
    Tourra 2020 Webgune berezia Tourra 2020
    Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
    Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola
    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena