23:28

Beste kirolak

EHF-ren Europa Liga

Bidasoa Irunek galdu egin du GOGen aurka (28-30) eta bi goleko desabantailarekin ekingo dio itzuliko partidari

EITB Media

Irungo taldeak galdu egin du Danimarkakoaren aurka Artalekun jokatu den EHFren Europa Ligako final-zortzirenetako joaneko partida.

2:22
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bidasoa Irunek galdu egin du GOG taldearen aurka (28-30) astearte honetan (martxoak 29) Artalekun jokatu duen EHFren Europa Ligako final-zortzirenetako joaneko partida. Ondorioz, itzuliko partidan bi goleko desabantaila irauli beharko du Irungo taldeak.

Talde bisitariak hobeto ekin dio norgehiagokari. Hallgrimsson atezaina bikain ibili da, eta Tollbringek min egin dio Bidasoari erasoan. GOGek maila ona erakutsi duen arren, lortu duen abantaila handiena hiru golekoa izan da (3-6). Jacobo Cuetara Gipuzkoako taldeko entrenatzaileak hutsartea eskatu du Bidasoa Irunen hasiera kaskarra ikusita. Hutsarte hori ondo etorri zaio taldeari, partida berdindu baitu (10-10), 18. minutuan. Ondoren, Danimarkako taldeak aurrea hartu du berriro markagailuan, baina Bidasoa Irunek berriro parekatu du markagailua (12-12). Hala ere, lehen zatiko azken jokaldian, talde bisitariak gola sartu du eta abantailarekin joan da atsedenaldira (12-13).

Bigarren zatiaren hasieran, hiru goleko errenta erdietsi du kanpoko taldeak (12-15), baina Bidasoa ondo jokatzen hasi da, eta lehia parekatu du (16-16). Ondoren, GOGek hiru goleko abantaila hartu du (22-25). Kolpe latza jaso du Bidasoa Irunek, baina ez du etsi. Rodriguezek hiru gol sartu ditu jarraian, Ledok bat, eta Caveroren golak berdinketa jarri du markagailuan (27-27) neurketa amaitzeko lau minutu falta zirenean. Azken txanpan, ordea, GOG hobea izan da eta garaipena lortu du (28-30).

Fitxa teknikoa:

28 - Bidasoa Irun: Sierra, Cavero (4), Zabala (1), Salinas (2), Tesoriere, Da Silva eta Rodriguez (3) –hasierako taldea–; Odriozola (4), Aginagalde (3), Fernandez (5), Nieto, García (2), Ugarte, Furundarena (1) eta Ledo (3).

30 - GOG: Hallgrimsson, Pytlick (1), Tollbring (11, 2 penaltiz), Madsen, Kildelund (2), Zachariassen (3) eta Olsen (4) –hasierako taldea–; Laerke (1), Bergendahl (7), Jorgensen eta Larson (1).

Emaitza bost minutuan behin: 2-2, 4-6, 7-9, 10-10, 10-11, 12-13 (atsedenaldia) 13-15, 17-18, 20-21, 22-25, 25-27 eta 28-30 (amaiera).

Epaileak: Bounouara eta Sami (Frantzia). Bi minutuz kanporatu dituzte Fernandez, Cavero eta Rodriguez Bidasoa Irun taldeko jokalariak, baita Bergendahl, Pytlick eta Zachariassen GOG taldeko jokalariak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    26 Zuzenean 15:30 - 17:45 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (3. etapa)
    27 22:10 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Araba Euskaraz: Erkiaga-Del Rio vs Barandika-Lekerika

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena