20:38

Beste kirolak

EHF-ren Europa Liga

Berdinketa Bidasoa Irunen eta Toulouseren artean (26-26), multzoen faseko azken jardunaldiko partidan

A. B. E. | EITB Media

Irungo taldeak berdindu egin du Frantzian jokatu duen EHFren Europa Ligako 10. jardunaldiko neurketa. Final-zortzirenetarako txartela bermatuta zuen Bidasoak, eta laugarren izan da B multzoan.

0:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bidasoa Irunek berdindu egin du Fenix Toulouseren aurka (26-26) astearte honetan Frantzian jokatu duen EHFren Europa Ligako multzoen faseko 10. jardunaldiko partida. Irungo taldeak bermatuta zuen final-zortzirenetarako txartela, eta B multzoko laugarren postuan amaitu du txapelketako lehen fasea.

Neurketako lehen gola sartu du Bidasoak (0-1), baina parekotasuna izan da nagusi hasierako minutuetan (1-1, 2-2 eta 3-3). Ondoren, Irungo taldeak bi goleko abantaila hartu du (4-6 eta 6-8), nahiz eta Toulousek berriz berdinketa jarri duen markagailuan (9-9). Etxeko taldeak aurrea hartu du (10-9) partidako 23. minutuan; gainera, errenta hiru golera handitu du (13-10). Bazirudien Toulousek zuloa irekiko zuela markagailuan norgehiagoka atsedenaldira iritsi aurretik, baina Bidasoa Irunek desabantaila murriztea lortu du azken txanpan (13-12).

Bigarren zatiko lehen bost minutuetan hiru goleko abantaila erdietsi berriro Fenix Toulousek (16-13), baina Bidasoa Irunen erantzuna azkarra izan da, desabantaila puntu bakarrera murriztea lortuta (17-16). Partida berdintzea lortu du Bidasoak 44. minutuan, eta minutu bat beranduago aurretik jarri da euskal taldea (17-18). Ondoren, berdinketak bata bestearen ostean etorri dira (18-18, 19-19, 20-20 eta 21-21), baina Toulousek bi goleko abantaila lortu du (23-21) 52. minutuan.

Berdinduta (23-23) heldu da norgehiagoka azken bost minutuetara. Bidasoa Irunek joko-maila ona erakutsi du amaierako minutuetan, eta neurketa bukatzeko bi minutu falta zirenean, bi goleko errenta lortu du (23-25). Azken minutu t'erdia jokalari bat gutxiagorekin jokatu du Irungo taldeak, eta Toulousek emaitza estutu du (25-26). Amaierarako zortzi segundo falta zirenean, Bidasoa Irunek penaltia izan du alde, baina neurketa erabakita uzteko aukera galdu du Irungo taldeak, atezainak Adrianen jaurtiketa gelditu baitu. Fenix Toulousek kontraeraso azkarra antolatu, eta denbora agortzear zela 26nakoa jarri du markagailuan (26-26).

Fitxa teknikoa:

26.- Fenix Toulouse: Lettens, Feutchtmann (2), Ilic (2, 2 penaltiz), Pettersson (-), Kempf (5), Abdi (-) eta Gilbert (2) –hasierako taldea- Marmier (5), Balenciaga (-), Vieira (2), Wagner (3), Giraudeau (2), Borzas (1), Jarry (-) eta Firmesse (2).

26.- Bidasoa Irun: Sierra, Tao (1), Mugica (4), Furundarena (5), Ugarte (1), Iribar (2) eta Zabala (1) –hasierako taldeal- Fernandez (6, 4 penaltiz), Rodriguez (1), Garcia (2), Nieto (3), Tesoriere (-), Urruzola (-) eta Da Silva(1).

Emaitza bost minutuan behin: 1-1, 3-4, 6-7, 8-9, 11-9, 13-12 (Atsedenaldia) 16-13, 17-15,,17-17, 21-20, 23-23 eta 26-26 (Amaiera).

Epaileak: Jerlecki eta Labun (Polonia). Bi minutuz kanporatu dituzte Urruzola, Ugarte, Tesoriere (2) eta Ledo Bidasoa Irun taldeko jokalariak, baita Jarry, Pettersson eta Gilbert Fenix Toulousekoak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena