Beste kirolak
EHF Europako Liga
Erredakzioa
Talde gipuzkoarrak 30-27ko emaitzarekin irabazi du RK Nexeren aurka jokatu duen EHF Europako Ligako bigarren eta azken kanporaketako joaneko neurketa.
Albisteak (2)
Bidasoa Irunek garaipena lortu du RK Nexe taldearen aurka 30-27ko emaitzarekin, EHF Europako Ligako bigarren eta azken kanporaketako joaneko partidan. Ondorioz, hiru goleko abantaila eskuratu du itzuliko neurketarako.
Lehen zatia bizia eta intentsitate handikoa izan da. Bidasoa Irunek abantaila hartu du lehen minutuetan (8-5, 10.minutuan), baina ez da ondo ibili ez defentsan ezta erasoan. Nexek 0-4ko partziala erdietsi du (8-9) eta Jacobo Cuetara entrenatzaileak bigarren hutsartea eskatu behar izan du 16. minutuan. Abantaila handitzeko aukera izan du Nexek, baina penalti bat huts egin eta hurrengo erasoaldian ez du gola sartzea lortu. Golik gabeko bederatzi minuturen ostean, Rodrigo Salinas izan da bolada txarra hautsi eta lehia berdindu duena. Lehen zatiko azken txanpan aurrea hartu du talde gipuzkoarrak (13-12, 27. min). Atsedenaldira iristeko segundo batzuk falta zirenean gol bateko errenta izan du etxeko taldeak, baina azken hasperenean neurketa berdindu du Nexek (14-14).
Bigarren zatiaren hasieran bi goleko abantaila hartu du talde bisitariak (14-16). Ondoren, Bidasoa Irun aurretik jartzea saihestu du Nexek, baina 53.minutuan Xoan Ledo atezainak sartu duen golak abantaila eman dio etxeko taldeari (25-24, 53. min). Klaudi Odriozolak partidaren azken txanpa bikaina egin du, eta, Bidasoa Irunek lortutako 4-1eko partzialarekin, lau goleko errenta izan du. Amaieran, ordea, desabantaila murriztu du Nexek eta norgehiagoka Bidasoa Irunen aldeko 30-27koemaitzarekin amaitu da.
Fitxa teknikoa:
30 – Bidasoa-Irun (14+16): Ledo (a) (1), Crowley (4), Racotea (6), Odriozola (6), Aginagalde, Tesoriere, Da Silva, Bartok (3) –hasierako taldea–, Sierra (oa), Cavero (1, 1p), Zabala, Serrano (1), R. Salinas (3), De la Salud (2), Azkue (3) eta Bonanno.
27 – RK Nexe (14+13): Car (a), Jelinic, Vida (1), Pesic (6), Kevic (6), Rodin, Jaganjac (4) –hasierako taldea–, Radovanovic (oa), Bakic (1), Mileta, Mrdenovic, Barisic, Buvinic (4), Severec (2), Vozab eta Pribetic (3).
Emaitza bost minutuero: 3-3, 7-5, 8-7, 9-9, 10-11, 14-14 (atsedenaldia); 15-17, 18-19, 20-21, 22-23, 26-24 eta 30-27 (amaiera).
Epaileak: Bounouara eta Sami (Frantzia). Bi minutuz zigortu dituzte Serrano Bidasoa Irungo jokalariak eta Mrdenovic, Bakic, Jelinic, Pesic (2), Jaganjac eta Pribetic Neeko jokalariak. Jelinic (Nexe) egotzi dute.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa