Beste kirolak
Asobal Liga
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Valladolid izango du aurrez aurre larunbat honetan, 21:00etatik aurrera jokatuko den bigarren finalerdian.
Bidasoa Irun taldeko jokalariak. Argazkia: ETBren bideo batetik hartutako irudia.
Bidasoa Irunek 35-28 irabazi dio Liberbank Cantabria Sinfini. Horrela, Jacobo Cuetararen mutilek Asobal Kopa jokatuko dute asteburu honetan, Atletico Valladolid (antolatzailea), Bartzelona eta Ademar Leonekin batera.
Hasieratik bertatik, tartea ireki du Bidasoak Liberbankekiko. 4-1 joan dira lehen minutuetan, eta distantzia txiki horri eutsi diote lehen aldeko zati handi batean.
Epaileek Muñiz kaleratu izanak kalte egin dio Kantabriako taldeari, Rodrigo Reñonesen jokalariek partidako erritmoa galdu baitute. Gainera, zulo nabarmenak utzi dituzte defentsan, Bidasoaren erasoko jokoaren mesedetan. Ondorioz, atsedenaldiaren atarian markagailuak irudikatzen zuen 17 eta 10eko partzialak partida hautsi du etxekoen alde.
18 eta 12koaren ostean, Liberbankek ez du amore eman, eta bikain jardun duen Ander Torrikoren eskutik hiru golera arte murriztu du aldea. Dena den, Bidasoa Irunek uneoro izan du kontrolpean partida, eta lehiako azken minutuek aldea handitzeko baino ez dute balio izan (35-28).
Horiek horrela, Bidasoak hirugarren bukatuko du Asobal Ligako lehen itzulia, eta, iaz bezala, Asobal Kopan ariko da. Talde gipuzkoarrak Valladoliden aurka jokatuko du datorren larunbatean, Kopako bigarren finalerdia izango den norgehiagokan (21:00).
Fitxa teknikoa
35 – Bidasoa Irun (18+17): Rangel (atezaina), Crowley (2), Odriozola (4, 2 penaltiz), Serrano (3), De la Salud (1, 1 penaltiz), R. Salinas (5), Seri (3) –hasierako zazpikoa–, Ledo (ordezko atezaina), Cavero (3), Orbovic, Zabala (3), E. Salinas (4), Renaud-David (4), Azkue (3, 2 penaltiz), Tesoriere eta Da Silva.
28 – Liberbank Cantabria Sinfín (12+14): Mijuskovic (atezaina), Blazquez, Lastra (1), Basualdo, Zungri, Valles (8, 4 penaltiz), Dimitievski (1) –hasierako zazpikoa–, Marin (ordezko atezaina), Muñiz, Valverde, Torriko (9), Postigo (1), Silva, Lon (6) eta Iglesias (2).
Markagailua, bost minuturo: 3-1, 7-3, 8-5, 10-8, 14-10, 18-12 (atsedenaldia); 21-16, 22-18, 26-22, 29-23, 31-26 eta 35-28 (amaiera).
Asobal Kopako kanporaketak
Behin Koparako sailkatutako talde guztien nortasuna ezagututa, bertako kanporaketak zozkatu dituzte. Hartara, Bidasoak etxean arituko den Valladolid aurka jardungo du larunbat honetan bertan, Huerta del Rey kiroldegian jokatuko den finalerdietako bigarrenean.
Bestalde, lehen kanporaketan, Bartzelona eta Ademar Leon izango dira aurrez aurre. Kanporaketa horietako irabazleak igandeko finalean izateko sailkatuko dira.
Abenduak 14, larunbata:
Bartzelona vs Ademar Leon (19:00).
Recoletas Atletico Valladolid vs Bidasoa Irun (21:00).
Abenduak 15, igandea:
Finala (17:00).
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa