Beste kirolak
Ezustea
Agentziak | Erredakzioa
Twitterreko bere kontuan argitaratutako bideoan iragarri duenez, datorren denboraldian "taldez aldatuko dut, baina ez kolorez".
Albisteak (2)
Julen Aginagalde pibote irundarrak Twitterren iragarri du denboraldiaren amaieran KC Kielce talde poloniarra utziko duela eta Bidasoara itzuliko dela, 14 urteren ostean.
Minutu batzuk geroago, talde irundarrak jokalariak esandakoa konfirmatu du komunikatu batean. Aginagaldek Irunen eman zituen bere lehen urratsak eskubaloiaren mundua, Gurutz anaiarekin batera. Gurutz Aginagalde da , hain zuzen, Bidasoa Iruneko presidentea.
Julen Aginagalde munduko pibote onenen artean dago, eta Twitterren argitaratutako bideoan dionez, datorren denboraldian "taldez aldatuko dut, baina ez kolorez". KC Kielce taldeko aldagelan Bidasoaren kamiseta erakutsi du, 13. zenbakiarekin.
Orain dela 14 urte Bidasoa talde utzi ostean, Aginagaldek Ademar Leon (2006-2009), BM. Ciudad Real (2009-2011), BM. Atlético de Madrid (2011-2013) eta KC Kielce (2013-2020) taldeetan aritu da. Poloniarrekin Txapeldunen Liga irabazi zuen 2015-2016 denboraldian.
DZIEKI, @kielcehandball! ¿¿¿ pic.twitter.com/4ueSpGotg1
— Julen Aginagalde (@JulenAginagalde)
November 29, 2019
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa