17:52

Beste kirolak

Txapeldunen Liga

Bidasoa Irunek berdindu egin du Presoven aurka eta lidertzan jarraitzen du

Erredakzioa

Talde gipuzkoarrak 27-27ko emaitzarekin berdindu du Tatran Presoven aurka jokatu duen Txapeldunen Ligako C multzoko zazpigarren jardunaldiko partida.

0:39
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bidasoa Irunek berdindu egin du Tatran Presoven aurka (27-27) Txapeldunen Ligako C multzoko zazpigarren jardunaldiko partida, eta lidertzan jarraitzen du talde gipuzkoarrak.

Presovek sartu du neurketako lehen gola (0-1), eta, berdinketak bata bestearen ostean etorri dira ondorengo minutuetan (1-1, 2-2 eta 3-3). Hirunako berdinketaren ostean, talde bisitaria nagusi izaten hasi da, eta hiru goleko abantaila hartu du (3-6). Bidasoak, ordea, azkar erantzun du, aldeak murriztuz eta gol bakarrera kokatuz (5-6). Ondoren, Presov izan da aurretik, gol bat eta bi arteko errentarekin. Lehen zatiko azken minutuetan ez da fin ibili talde gipuzkoarra, Presov nagusi izan da, eta Eslovakiako taldea hiru goleko abantailarekin heldu da atsedenaldira (12-15).

Bigarren zatiaren hasiera lehenengoaren antzekoa izan da; Tatran Presov nagusi, eta, Bidasoa aurkariak abantaila handia ez hartzeko ahaleginak egiten. Etxeko taldea ez da ondo ibili erasoko jokoan, defentsan ere aurkariaren erasoaldiak gelditu ezinda aritu delarik. Gainera, neurketako 45. minutuan, bost goleko errenta eskuratu du Presovek (17-22), eta oso maldan gora jarri zaio partida Bidasoa Iruni. Hala ere, euskal taldeak desabantaila apurbat murriztea lortu du (22-25), baina gerturatzen zen bakoitzean, talde eslovakiarrak gipuzkoarren erreakzioa etetea lortzen zuen. Horrela, hiru goleko errentarekin (23-26) iritsi da Tatran Presov azken bost minutuetara. Egun onena izan ez duen arren, eta nahiz eta norgehiagoka maldan gora izan duen, Bidasoak ez du etsi, lanean jarraitu du, eta neurketa berdindu du (27-27), amaierarako minutu bakarra falta zenean. Azken minutuan ez du bi taldeetako batek ere golik sartu, eta berdinduta amaitu da partida.

Fitxa teknikoa:

27 – Bidasoa-Irun (12+15): Luan (atezaina), Cavero (2, 1p), Crowley (1), R. Salinas (3), Tesoriere, Da Silva eta Seri (1) –hasierako zazpikoa–, Orbovic, Zabala (1), Odriozola (5, 1p), Serrano, Ledo (ordezko atezaina) (1), E. Salinas (4), De la Salud (2), Renaud-David (6, 2p) eta Azkue (1).

27 – Tatran Presov (15+12): Chupryna (atezaina), Rabek (6, 2p), Muñoz (1), Urban (6), Vucko (2), Stranovksy (5), Afanou Gatine (5) –hasierako zazpikoa–, Cvitkovic (ordezko atezaina), Djeric, Lapajne (2), Fodorean, Michalka, Grzentic eta Tsarapkin.

Markagailua, bost minuturo: 2-3, 3-4, 5-6, 7-8, 9-11, 12-15 (atsedenaldia); 14-17, 16-19, 17-22, 20-25, 23-26 eta 27-27 (amaiera).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena