Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna

16:24

Arrauna

2023ko Kontxako Bandera

Arraun Lagunak eta Urdaibai, Kontxako Banderako irabazleak

A. B. E. | EITB Media

Donostiako taldea nagusitu da emakumezkoen mailan eta Bermeokoa gizonezkoetan. Biek ala biek bigarren jardunaldiko estropadak irabazi dituzte nagusitasunez.

  • Arraun Lagunak eta Urdaibai

    Arraun Lagunak eta Urdaibai, 2023ko Kontxako Banderako irabazleak. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arraun Lagunak eta Urdaibai dira 2023ko Kontxako Banderako irabazleak. Donostiako taldea nagusitu da emakumezkoen mailan eta Bermeokoa gizonezkoenean.

Emakumezkoen mailako bigarren jardunaldiko estropadan Arraun Lagunak izan da onena, nagusitasunez garaipena bereganatuta. Lehia parekatua izan da joaneko luzean, baina itzulikoan Donostiako taldeak maila bikaina eskaini du eta garaipenak ez dio ihes egin. Donostiarra izan da bigarren eta Orio hirugarren. Lehen jardunaldia irabazi zuen Tolosaldeak laugarren postuan amaitu du.

Bizi eta indartsu ibili dira arraunean Aarraun Lagunakeko arraunlariak. Hustu egin dira, estropada traineru barrutik ikusten duen EITB Mediaren minikameraren irudiek erakusten dutenez.

Lanak amaituta poza izan da nagusi Arraun Lagunakeko kideen artean. Euskal Telebistak Andrea Astudilloren eta Xubane Undabarrenaren adierazpenak jaso ditu bigarren jardunaldia amaitu ostean.

Gainera, festak eztanda egin du Arraun Lagunakeko kideen artean bandera jasotzerako orduan.

Bestalde, berezia izan da eguna Oriorentzat ere, Nadeth Agirre patroiaren azken estropada izan baita. Agirrek hunkituta erantzun die ETBren galderei.

Gizonezkoen mailan, aldiz, Urdaibaik erakustaldia eman du. Hasieratik jarri da ohorezko txandako estropadaren buruan eta txikitu egin ditu aurkariak. Ondorioz, Kontxako Bandera Bermeora eraman dute. Lehen txandan lehiatu den Zierbena izan da bigarren, Hondarribia hirugarren eta Donostiarra laugarren.

Lan bikaina egin dute Urdaibaiko arraunlariek. Dena eman dute eta EITB MEdiaren minikameren irudien bidez Bermeoko taldekokideek estropada nola bizi izan duten ikusteko aukera izan dugu.

19:36

Garaipena lortu ostean, Iñaki Goikoetxearen adierazpenak bildu ditu ETBk.

Bandera hartzeko momentuan poza eta jai-giroa izan dira nagusi Urdaibaiko kideen artean.

 Ohiko moduan Kontxako Badian bizitako giroa aparta izan da. Zaleek estropada eremu ingurua koloreztatu dute.

Urtero legez, irudi oso ikusgarriak utzi dizkigu Kontxako Banderak. Arraunlariek dena eman dute, zaleen gozamenerako.

Azkenik, estropadak eta sari-banaketak amaituta, protagonistek bigarren jardunaldiaren analisia egin dute.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    28 Zuzenean 17:30 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Zabaleta vs Altuna III

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena