Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna
Arrauna
Basque Team
BASQUE TEAM | EITB MEDIA
Izaskun Etxanizek, bestalde, zilarra eskuratu du lemazainik gabeko lauko proban.
Virginia Diaz. Argazkia: Basque Team
Virginia Diazek ondo ekin dio kanpainari, Zagrebeko (Kroazia) Munduko Kopan urrea irabazi baitu single scull modalitatean. Erakustaldia eman du, eta estropadaren azken zatian erasoa jotzeko unearen zain geratu da. Azken partzial ikusgarria eginez, lasterketa irabazi du, baina irabazlea argitzeko foto finisha erabili behar izan dute.
Finalean, hirugarren kalean aritu da Diaz, eta atzetik aurrera egin du. Hirugarren postuan abiatu da, eta hortxe mantendu da ia proba osoan zehar. 500 metroetan, Lenka Luksova txekiarrarengandik eta Aurelia-Maxima Katharina Janzen suitzarrarengandik 1:51ra zegoen.
Dena txekiarraren eta suitzarraren artean erabakiko zela zirudienean, Virginiak erasoa jo du 1.500 metro egindakoan. Distantzia murriztu du eta Diaz Janzenen bila joan da. Azken 500 metroetan, Virginiak bere indar guztiak atera ditu aurkaria soken kontra jartzeko, eta, azkenean, biak batera helmugaratu dira; foto finisha behar izan dute lehen postuan nor helmugaratu den argitzeko.
Bestalde, Izaskun Etxanizek zilarrezko domina eskuratu du lemazainik gabeko lauko proban. Santurtziko arraunlaria, Iria Jarama, Maria Frenanda Valencia eta Olivia del Castillorekin batera, bigarren postuan helmugaratu da, 06:50.93ko denborarekin, Txileko laukotearen atzetik (06:46.34).
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa