Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna

20:44

Arrauna

Eusko Label Liga

Santurtzi nagusitu da Bermeon, eta erabakita utzi du liga

A. A. | EITB MEDIA

Bizkaitarrek 8 puntuko aldea dute Hondarribiarekiko, eta nahikoa dute igandean lehiatuko den azken estropada amaitzearekin euren bigarren koroa irabazteko.

1:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Santurtzik irabazi du larunbat arratsaldean jokatu den Bermeoko XXXIX. Ikurrina, Eusko Label Ligako 19. jardunaldiari zegokion estropada. Lehenengo txandan arraun egin duen Zierbenak lortu du bigarren postua eta Hondarribiarentzat izan da jardunaldiko hirugarren tokia.

Ondorioz, bizkaitarrek bi puntu gehiago atera dizkiote sailkapen nagusian hondarribiarrei; hots, 8 puntuko aldea dago sailkapen nagusian bi ontzien artean. Hartara, Soterakoek nahikoa dute igandean Portugaleten jokatuko den txapelketako azken jardunaldia amaitzearekin, deskalifikaziorik jaso gabe, 2021eko Eusko Label Liga bereganatzeko, jarraian lortuko luketen bigarrena, hain zuzen ere.

Oso zaila zen estropada eremuan, ohikoa de saihetseko olatua presente zegoela eta haizea gero eta gehiago altxatzen ari zela, Gorka Aranberriren koadrilak azken luzean oinarritu du bere garaipena, hirugarren ziabogan sei segundo baitziren Zierbenaren atzetik.

Izan ere, galipoak lehen txandako indartsuenak izan dira (21:28:04) Urdaibai, Ondarroa eta Cabo da Cruzen aurretik. hartara, Juan Zunzunegiren taldeak bandera irabazteko itxaropenei eutsi diete ia azken unera arte, baina azkenean saririk gabe geratu dira.

BERMEOKO ESTROPADAKO SAILKAPENA:

Bermeoko estropadako azken sailkapena. Argazkia: EFE

Bermeoko estropadako azken sailkapena. Argazkia: EITB

EUSKO LABEL LIGAKO SAILKAPEN NAGUSIA BERMEOKO ESTROPADAREN OSTEAN:

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    19 10:15 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabosgarren etapa
    19 11:20 - 13:45 MENDI LASTERKETAK | Kolitza Trail
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    19 12:00 - 14:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak (Etxebarria)
    19 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena