Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna

14:05

Arrauna

Santurtziko Bandera

Santurtzik eta Arraun Lagunakek lidergoa sendotu dute Eusko Label eta Euskotren ligetan

EITB MEDIA

Bizkaitarrak aise nagusitu dira etxeko uretan eta orain bost puntu ateratzen dizkiote Hondarribiari. Arraun Lagunakek, berriz, gertuago du lga irabazteko ametsa, amaierarako bi jardunaldiren faltan.

1:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Santurtzi bere herriko ikurrinaren XLII. edizioa irabazi du, ohorezko txandan Hondarribia ligako aurkari nagusiari gailenduta. Ama Guadalupekoa garaile izan zen atzo Bilboko Banderan eta bizkaitarrek gaur eman diete erantzuna, ligako lidergoa sendotuz. Orio eta Zierbena izan dira txanda nagusian aritu diren beste bi ontziak.

Lehen luzea oso berdinduta izan da, lau traineruen arteko aldea segundo bakar batekoa izan da. Lehen ziabogan gauzak aldatzen hasi dira; Oriok egin du denborarik onena, Santurtzi denbora berean izan da, Hondarribia segundo bakar batera eta Zierbena 3 segundora. Hortik aurrera, galipoak atzean geratzen hasi dira, eta Hondarribia eta Santurtzi estropada buruan jarri dira. Ziabogetako denborarik onenak Soterak egin ditu, aurkariekiko aldea gero eta gahiago zabalduz, eta azkenean aise gailendu dira: 11 segundo atera dizkiete Hondarribiari eta bigarren txandan nagusi izan den Donostiarrari.

Bigarren txanda horretan polemika izan da, epaileek hiru segundoko zigorra jarri baitiote Urdaibairi Donostiarrarekin arraunak ukitzeagatik.

Lehen txandan, Ares nagusitu da, Zarautzen eta Ondarroaren aurretik. Bilbon gertatu bezala, Lekittarrak ez du parte hartzerik izan, larunbatean bi positibo antzeman ostean.

Santurtziko Ikurrinaren denborak

Santurtziko Ikurrinaren denborak

Eusko Label Ligako sailkapena

Eusko Label Ligako sailkapena

Liga gero eta gertuago, Arraun Lagunakentzat

Arraun Lagunakek irabazi du XLII. Santurtziko Ikurrina eta Euskotren Liga irabaztea gero eta gertuago dauka, amaierarako bi jardunaldi falta direnean.

Ligako 10. jardunaldi honek ohikoa baino ibilbide luzeagoa izan du: lau luze eta hiru ziaboga egin dituzte, ohiko bi luze eta ziaboga bakarren ordez.

Lehen ziaboga Orioren atzetik egin duten arren, bigarren postuan, Arraun estropada buruan jarri da bigarren luzean eta aise gailendu da, aurreko egunean Bilbon egin bezala. 13 minutu 7 segundo eta 90 ehunen izan da donostiarren denbora.  

Orio zazpi segundora sartu da eta Donostiarra zortzi segundora. Hondarribia oso atzean geratu da eta minutu erdi galdu du.

Santurtziko Ikurrinaren denborak

Santurtziko Ikurrinaren denborak

Euskotren Ligako sailkapena

Euskotren Ligako sailkapena

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena