Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna
Arrauna
Bilboko Bandera
EITB MEDIA
Donostiarrek banderaren historiako denborarik onena egin dute, 10:31. Ama Guadalupekoari dagokionez, bosgarrenez gailendu da, jokatutako 12 edizioetan.
Albisteak (3)
Hondarribiak murriztu egin du Santurtzi liderrak sailkapen nagusian duen aldea Bilboko Bandera aise irabazita. Gipuzkoarrak bosgarrenez gailendu dira Bizkaiko hiriburuko uretan. Hasieratik aurkarien denborak hobetu dituzte, ohiko legez erlojuaren kontra jokatu den estropadan.
Ohorezko txandan aritu diren traineruak izan dira Banderako azkarrenak. Zierbena bigarren izan da, Hondarribiak baino 7 segundo gehiago eginda, Santurtzi hirugarren, 11 segundora, eta Orio laugarren, 13 segundora.
Lekittarrak ezin izan du parte hartu, covid-19an bi positibo antzeman ostean. Horrela, lehen txandan hiru traineru bakarrik aritu dira eta denborarik onena Tiranek egin du. Bigarrenean, berriz, Donostiarra izan da azkarrena eta eurena izan da txanda nagusiko ontziek erreferentzia modura izan duten denbora.
Bilboko Bandera denborak Eusko Label Liga
Eusko Label Ligako sailkapena 9 jardunaldi jokatuta
Arraun Lagunak, garaipena eta puntu bateko aldea
Arraun Lagunakek irabazi du III. Bilboko Bandera eta orain puntu bateko aldea du Oriorekin Euskotren Ligako sailkapenean.
Gizonezkoen kasuan bezala, erlojuaren kontrako lehia izan da Bilboko itsasadarrean, estropada eremua oso estua delako.
Arraun Lagunak azkena izan da irteeran eta 10 minutu 31 segundo eta 24 ehuneneko denborarekin gailendu da. Sei segundoko aldea atera die beste hiru traineruei, Orio, Donostiarra eta Hondarribia segundo bakar batean iritsi baitira.
Bilboko Bandera denborak Euskotren Liga
Euskotre Ligako sailkapena 9 jardunaldi jokatuta
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa