14:57

#-euskotren_equipos_arraun_lagunak-#

Euskotren Liga

Arraun Lagunak, 2023ko Euskotren Ligako txapeldun

A. B. E. | EITB Media

Donostiako taldeak irabazi du Euskotren Liga eta txapelketa itxi du Zarauzko Ikurrina irabazi eta ligako titulua bereganatuta. Orio izan da bigarren sailkapen nagusian eta Donostiarra hirugarren.

0:58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arraun Lagunak da 2023ko Euskotren Ligako txapelduna, igande honetan, abuztuaren 20an, Zarauzko Ikurrina irabazi ostean. Beraz, asteburu biribila izan du Donostiako taldeak, Zarautzen Ikurrina irabazi eta ligako titulua bereganatu baitu.

Hala ere, Zarauzko Ikurrinako bigarren jardunaldian Donostiarra izan da nagusi. Arraun Lagunakek gogotik sufritu behar izan du igandeko estropadan bigarren izateko eta lehenengoan lortutako Donostiarrarekiko 7 segundoko errentari eusteko. Azkenean, Donostiarra irabazle 10:45.96ko markarekin, baina Zarauzko Ikurrina Arraun Lagunakentzat izan da, bigarren jardunaldiko irabazlearekiko 4 segundora helmugaratuta. Bigarren jardunaldiko hirugarrena izan da Tolosaldea (10:55.06) eta Orio (10:57.60) laugarrena.

Lehen txandan, aldiz, Hondarribia (11:13.66) izan da jaun eta jabe. Hala, bada, hondarribiarrek bosgarren amaitu dute Zarauzko Ikurrinako bigarren jardunaldia. Seigarren izan da Hibaika (11:19.16), zazpigarren Cabo (11:27.60) eta zortzigarren Tiran (11:53.88).

Horrenbestez, bi jardunaldietako markak kontuan hartuta, Arraun Lagunak izan da Zarauzko Ikurrinako irabazlea (21:57.24), Donostiarra bigarren 3 segundora eta Orio hirugarren 13ra. Tolosaldeak (22:34.74) bereganatu du laugarren postua, Hondarribiak (22:54.08) bosgarrena, Hibaikak (23:10.12) seigarrena, Cabok (23:18.76) zazpigarrena eta Tiranek (24:19.30) zortzigarrena.

Azkenik, Euskotren Ligako sailkapen nagusia honelaxe geratu da: Arraun Lagunak lehen postuan 95 punturekin, Orio bigarren 86 punturekin eta Donostiarra hirugarren 79rekin. Tolosaldea (71 puntu) laugarren izan da, Hondarribia (54 puntu) bosgarren, Hibaika (39 puntu) seigarren, Cabo (27 puntu) zazpigarren eta Tiran (16 puntu) zortzigarren.

Hibaikak mailari eusteko play-offa jokatuko du, traineru galiziarrak azken bi postuetan amaitu arren, ezin baitute maila galdu.

Zarauzko Ikurrinako 2. jardunaldiko sailkapena:

Zarauzko Ikurrinako 2. jardunaldiko sailkapena. Argazkia: EITB Media

Zarauzko Ikurrinako 2. jardunaldiko sailkapena. Argazkia: EITB Media

Zarauzko Ikurrinako sailkapen orokorra:

Zarauzko Ikurrinako sailkapen orokorra. Argazkia: EITB Media

Zarauzko Ikurrinako sailkapen orokorra. Argazkia: EITB Media

Euskotren Ligako sailkapen nagusia:

Euskotren Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media

Euskotren Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    28 Zuzenean 17:30 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Zabaleta vs Altuna III

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena