13:19

#-euskotren_equipos_donostiarra-#

Euskotren Liga

Donostiarrak irabazi du Euskotren Ligako Rianxeira Bandera, Arraun Lagunak eta Orio mendean hartuta

A. B. E. | EITB Media

Boiroko uretan nagusi izan da Donostiarra, eta garaipena bereganatu du. Arraun Lagunak izan da bigarren, eta Orio hirugarren. Ondorioz, Euskotren Ligako sailkapen nagusiko liderrak, Arraun Lagunakek, sei puntura du bigarrena, Orio.

0:55
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostiarrak irabazi du Euskotren Ligako Concello do Boiro Bandera, igande honetan, abuztuaren 13an. Ligako sailkapen nagusian, aldiz, Arraun Lagunak liderrak 6 puntu ateratzen dizkio Orio bigarrenari.

Lehen txandan lehiatu dira Hibaika (1. kaletik), Tiran (2. kaletik), Cabo (3. kaletik) eta Hondarribia (4. kaletik). Erritmo biziarekin ekin dio estropadari Hibaikak, eta azkarrena izan da ziabogan, Hondarribiari segundo bat aterata. Gainera, bigarren luzean, aurkariekiko abantaila handitu du Hibaikak, eta lehen txanda irabazi du, 10:51.64ko markarekin. 4 segundo atera dizkio Hondarribiari, 6 Cabori eta 36 Tirani.

Ondoren, bigarren txandan, traineru hauek ibili dira lehian: Tolosaldea (1. kaletik), Donostiarra (2. kaletik), Orio (3. kaletik) eta Arraun Lagunak (4. kaletik). Orio ondo irten da, baina lehen metroak igaro ostean Arraun Lagunak jarri da buruan. Hala ere, lehen luzearen amaieran, Donostiarra kokatu da lehen postuan, eta bera izan da onena ziabogan, Arraun Lagunak segundo batera utzita, Orio 3ra eta Tolosaldea 6ra. Gainera, bigarren luzean, bikain eutsi dio erritmoari Donostiarrak, aurkariek ezin izan dute aldea murriztu eta garaipenak ez dio ihes egin. Donostiarrak irabazi du Boiroko Bandera, 10:24.08ko markarekin. Atzetik, lehia estua izan dute Arraun Lagunakek eta Oriok, baina, azkenean, Arraun Lagunak izan da bigarren, 3 segundora, eta Orio hirugarren, 7ra. Tolosaldeak laugarren bukatu du, 12ra.

Estropadako sailkapenean, Hibaika izan da bosgarren, Hondarribia (10:55.66) seigarren, Cabo (10:58.36) zazpigarren eta Tiran (11:28.24) zortzigarren.

Hala, bada, Euskotren Ligako sailkapen nagusian lidertza sendotu du Arraun Lagunakek (80 puntu), eta, orain, 6 puntu ateratzen dizkio bigarrenari, Oriori (74 puntu). Donostiarra da hirugarren (65 puntu) eta Tolosaldea (60 puntu) laugarren. Sailkapenaren behealdean, Hibaika (33 puntu) seigarren dago, Cabo (23 puntu) zazpigarren eta Tiran (14 puntu) zortzigarren.

Rianxeira Banderako sailkapena:

Rianxeira Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Rianxeira Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Euskotren Ligako sailkapen nagusia:

Euskotren Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media

Euskotren Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena